Okendo etxea
Okendo etxea | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kostaldeko Donejakue bidea | |
Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°19′34″N 1°58′12″W / 43.32608°N 1.97008°W / 43.32608; -1.97008 |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XVI. mendea |
Erabiltzailea | Okendo kultur etxea |
Arkitektura | |
Estiloa | pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0001557 |
30 | |
Okendo etxea edo Okendo jauregia Gipuzkoako Donostia hiriburuan dagoen jauregi bat da. Gros eta Ategorrieta-Ulia auzoetan eta Ulia mendiaren magalean dago. Zehazki, Okendo Kulturetxea eta Groseko gasolindegiaren gaineko parkean dago. Gipuzkoako kultura ondasun izendapena du.
XVI. mendearen erdialdera Miguel Okendok itsasoz haratago lortuta aberastasunarekin eraiki zuen. 1939an haren ondorengo San Millango markesak Donostiako Udalari eman zizkion Okendo etxearen edo Manteo baserriaren gaineko jabetzak. Harrezkero, udalak bi aldiz eraberritu du: 1950ean eta 1986an; bigarren aldi horretan, kultur etxe gisa erabili ahal izateko lanak egin zituzten. 1964ko urtarrilaren 17ko Ministerioaren Aginduaren bidez, Okendo etxea probintziako monumentu izendatu zuten.
[1]
- Aurrealdea.
- Armarria.
- Leihoa.
Ikus gainera
- Gipuzkoako kultura ondasunak
- Uliako parkea
- Ategorrieta-Ulia Donostiako auzoa
- Gros Donostiako auzoa
Erreferentziak
- ↑ Donostiako Udala. Okendo etxearen berri
Kanpo estekak
- Datuak: Q20493000
- Multimedia: Okendo etxea / Q20493000
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Donostia |