Ongintzarako ezagutzaren zeruko merkatal-gunea
Ongintzarako ezagutzaren zeruko merkatal-gunea (gaztelaniaz: Emporio celestial de conocimientos benévolos) alegiazko entziklopedia txinatar bat da, Jorge Luis Borges idazle argentinarrak El idioma analítico de John Wilkins saiakeran azaldua. Bertan, animaliak honela sailkatzen direla idazten da:[1]
- (a) enperadorearenak,
- (b) baltsamatuak,
- (c) bezatuak,
- (d) esne-txerriak,
- (e) sirenak,
- (f) apartak,
- (g) zakur solteak,
- (h) sailkapen honetan sartutakoak,
- (i) zoro gisa mugitzen direnak,
- (j) zenbatezinak
- (k) gamelu-ile fin-fin batekin marraztuak,
- (l) eta abar,
- (m) pitxerra oraintxe hautsi dutenak,
- (n) urrutitik euliak diruditenak.
Honela dio Borgesek kontakizun horretan: "(...) nabarmen ez dago unibertsoa arbitrarioa eta ustezkoa ez den sailkapenik. Arrazoia oso sinplea da: ez dakigu zer den unibertsoa".
Eraginak
Zerrenda horrek, zeinaren aurkikuntza Borgesek Franz Kuhni egozten baitio, iruzkin filosofiko eta literario ugari sortu ditu, hala nola Michel Foucault-en Hitzak eta gauzak hitzaurrearen hasiera. Louis Sassek dio pentsamendu eskizofrenikoa iradokitzen duela. Aitzitik, George Lakoff hizkuntzalariak esaten du zerrenda antzekoa dela Mendebaldekoak ez diren kulturetako kategoria askotan (ikus taxonomia herrikoia).[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q1966912