Organoborano
Organoborano | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Konposizioa | boro eta karbono |
Mota | organo-main group compound (en) , boron compound (en) eta konposatu organiko |
Identifikatzaileak |
Kimika organikoan organoboranoak boroa eta karbonoa konbinatzen dituzten konposatuak dira, adibidez boranoaren (BH3,) deribatu alkilikoak. Erreaktibo inportanteak dira sintesi organikoan[1].
Organoborano motak
Organoborano eta hidruroak
Organoborano ohikoenek BRnH3−n formula dute. Konposatu hauek kataliatzaileak erreaktiboak eta erreakzio-bitartekoak dira. Deribatu trialkiliko eta triarilikoak Lewisen azido ahulak dira. Hidruroek (n = 1 edo 2) dimeroak eratzeko joera dute.
Azido eta ester borinikoak eta boronikoak
BRn(OR)3-n egitura duten konposatueik ester boriniko (n=2) edo ester boroniko (n=1) edo borato (n=0) esaten zaie. Bestetik, azido boronikoak giltzarriak dira Suzuki erreakzio]]an.
Organoborano aromatikoak
Konposatu aromatikoetan boroak karbono-atomoa edo heteroatomo bat ordezka dezake. Borabentzenoan CH talde bat ordezkatzen du boroak. Borolak pirrolaren antzeko egitura dueta boroak nitrogenoa ordezkatzen du.
Borepina zikloheptatrienoaren homologoa da non CH talde bat boroz ordezkatu den.
Boriloak
Metal-boro lotura duten konposatu organometalikoek (M–BR2) boriloen familia osatzen dute.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q421158
- Multimedia: Organoboron compounds / Q421158