Orkatzategiko Estazio Megalitikoa
Orkaitzategiko Estazio Megalitikoa. Aztarna megalitiko batzuk ikus daitezke Elgeako mendilerroan. Guztira sei dira ezagutzen direnak. Dena dela, gehiago ere egon daiteke.
Historiaurreko monumentuak
Periodo orokorra: Brontze Aroa, Kalkolitoa / Eneolitoa, Burdin Aroa, Neolitoa, K.a. 3000 eta 900 urte artekoak.
Kokapen geografikoa
Elgeako menditik iparralderuntz irtetzen den espoloi bat da. Geologikoki Kurutzeberriko Estazio Megalitikoa hartzen duen espoloi bera bada ere, paisaia mailak bereizten ditu.
Sailkatutako monumentuak
Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak aurkitu dira:
Trikuharriak
Guztira bi dira:
- Aitzgain II eta
- Urtapotolueta I
Tumuluak
Guztira lau dira:
- Aitzgain
- Linatza
- Urtao
- Urtapotolueta II
Egoera legala
Estazio Megalitikoa Monumentu Multzoa eta Kultura Ondasuna deklaratu zuen Eusko Jaurlaritzak 2003an. Bertan sei monumentu aipatzen dira.[1]
Erreferentziak
- ↑ https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/2003/07/0303997a.pdf
Kanpo estekak
- Babesteko Dekretua, EHAA - 2003ko uztailak 8, 133.zenbakia.
- Eusko Jaurlaritza Kultura Ondarea webgunea.
- Datuak: Q61070840