Orokieta-Erbiti
Orokieta-Erbiti | |
---|---|
Euskal Herria | |
Erbiti | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Basaburua |
Administrazioa | |
Posta kodea | 31866 |
Herritarra | erbitiar, orokietar eta olatar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°00′00″N 1°46′00″W / 43°N 1.7666666666667°W / 43; -1.7666666666667 |
Orokieta-Erbiti Basaburuko kontzejuetako bat da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, kontzejuak 97 biztanle ditu.
Orokieta-Erbiti kontzejua Orokietako, Olako eta Erbitiko lekuetatik osatzen da.
Historia
Oso ospetsua izan zen 1872. urteko liberal eta karlisten arteko gudua. Morionesek zuzenduriko oste liberalak 700 gudari baino gehiago atxilotu zituen Orokietan.
Ondarea
Aipagarria da San Tiburtzio eliza (XVIII. mendeko erretaula barrokoa).
Demografia eta biztanleria
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
108 | 98 | 100 | 94 | 94 | 91 | 88 | 97 |
Euskara
Bertako euskalkia iparraldeko goi nafarrera da. Euskaldunak % 90 dira.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
Kanpo estekak
- Datuak: Q3356601
- Multimedia: Orokieta-Erbiti / Q3356601