Ortherri

Ortherriko mapa, gaur egungo udalerriekin

Ortherri[a] (gaskoiz: país d'Òrta; frantsesez: pays d'Orthe) Ozkitaniako lurralde historikoa da, Gaskoiniako parçanetako bat. Egungo Peirahoradako kantonamenduan (Landak, Akitania Berria) kokaturik, Antzinako Erregimenean hamaika parrokiaz osaturik zegoen: Òrta Vièla (Orthevielle), Igás (Igàas), Lanas (Port-de-Lanne), Sent Estiene (Saint-Étienne-d'Orthe), Belús (Bélus), Orist, Sent Lon (Saint-Lon-les-Mines), Pei (Pey), Sièst (Siest), Canhòta (Cagnotte) eta Casordita (Cazorditte). Parrokia horiez gain, lurraldeari Caunelha (Cauneille) eta Ueire Gave (Oeiregave) herriak gehitu behar zaizkio, Orthako bizkonterrikoak ez baziren ere, bizkondeen baronia pertsonalak zirenak. Gaur egun, gainera, Peirahorada (Pèira Horada / Peyrehorade) dago, Igásen oinordekoa.

Iparraldean Maremne eta Shalòssa, mendebaldean país de Gòssa (pays de Gosse), Lapurdi eta Nafarroa Beherea, hegoaldean Nafarroa Beherea eta ekialdean Shalòssa ditu.

Oharrak

  1. /oʁ̞tʰéʁi/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

  • Chameau, B. (2005). Le pays d'Orthe. Le Festin.
  • Autrefois en pays d'Orthe. J&D Atlantica Eds.

Ikus gainera

Kanpo estekak

  • Ortherriko turismo bulegoko webgune ofiziala
  • Ortherriko kultur-zentroko webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3373396
  • Wd Datuak: Q3373396