Ostreopsis

Ostreopsis
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaChromista
FilumaDinoflagellata
KlaseaDinophyceae
OrdenaPeridiniales
FamiliaOstreopsidaceae
Generoa Ostreopsis
[[|]]

Ostreopsis dinoflagelatu itsastar askeen genero bat da[1]. Alga mikroskopiko hauen espezie batzuk bentikoak dira eta beste batzuk planktonikoak. Azken hauen bloom-ak (bapateko hazkuntzak) arazo ugari sortarazten dituzte gizakien eta animalien osasunean.

Espezieak

Espezie tipoa Ostreopsis cf. siamensis da. J.Schmidt-ek deskribatu zuen 1901. urtean. Fukuyo-k beste bi espezie identifikatu zituen 1981ean, O. lenticularis eta O. ovata. Kantauri itsasoan O. siamensis aurkitzen da. Mediterraneo itsasoan aurkitzen den Ostreopsis ovata toxikoagoa da[2].

Toxikotasuna

Ostreopsis generoko algek sustantzia toxikoak ekoizten dituzte harraparien aurka egiteko. Alga kopuruak estimulatzen du sustantzia hauen ekoizpena[2]. Sustantzia toxiko gripearen edo hotzeriaren antzeko sintomak eragiten dituzte, arnasa hartzeko zailtasunak, burukomina eta hazkura begietan[3]. Itsasoan dauden pertsonez gain hondartzan daudenek ere jasan ditzakete kaltean itsasoak jaurtitako aerosloak arnastuz gero[4].

Euskal Herrian

2006-07 artean Aitor Laza biologoak eta haren taldeak egindako ikerketa batek Ostreopsis cf. siamensis identifikatu zuen Kantauri itsasoan. 2021eko abuztuan bloom bat gertatu zen eta osasun arazoak eragin zituen. Horren ondorioz Lapurdiko hainbat hondartza itxi behar izan ziren[4].

Ovata motako Ostreopsis itsas belarra da garatu Euskal Herriko ur hegietan. Motarik toxikoena. Ifremer erakunde zientifikoan gaia lantzen duen Elvire Antajan laborategi zuzendariak erran duenez, lehen aldia da Europako ipar atlantikoan agertzen dela. Ovata horra arte Mediterraneoko uretan zen ezaguna, eta «2013an Portugalen hegoaldean agertu zen».[5]

Erreferentziak

  1. «WoRMS - World Register of Marine Species - Ostreopsis J.Schmidt, 1901» www.marinespecies.org (Noiz kontsultatua: 2021-09-19).
  2. a b SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-09-10). «Klima larrialdia, ate joka Euskal herriko kostaldean» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-09-19).
  3. (Gaztelaniaz) «Así es la Ostreopsis Siamensis, el alga tropical que ha obligado a desaconsejar el baño en las playas donostiarras» El Diario Vasco 2021-09-07 (Noiz kontsultatua: 2021-09-19).
  4. a b (Gaztelaniaz) Una alga tóxica levanta preocupación en la costa vascofrancesa - Europa Azul. (Noiz kontsultatua: 2021-09-19).
  5. https://www.berria.eus/euskal-herria/ostreopsis-algaren-garapena-ulertu-nahi-dute_2123563_102.html

Ikus, gainera

  • Ostreopsis ovata, Euskal Herrian agertutako alga toxikoa.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q19842630
  • Commonscat Multimedia: Ostreopsis / Q19842630
  • Wikispecies Espezieak: Ostreopsis

  • Datu taxonomikoak
  • AlgaeBase: https://www.algaebase.org/search/genus/detail/?genus_id=44664
  • EOL: 90506
  • GBIF: 7858118
  • ITIS: 573309
  • WoRMS: 109524
  • Wd Datuak: Q19842630
  • Commonscat Multimedia: Ostreopsis / Q19842630
  • Wikispecies Espezieak: Ostreopsis