Pablo Carreño
Pablo Carreño | |
---|---|
(2019) Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Gijón, 1991ko uztailaren 12a (33 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Bizilekua | Bartzelona |
Hezkuntza | |
Heziketa | Ferrero Tennis Academy (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | tenislaria |
Tenis | |
Bakarka i/g | 268–214 |
Binaka i/g | 99–92 |
Rankinga | 10 tennis singles (en) (2017ko irailaren 11) 16 tennis doubles (en) (2017ko uztailaren 17a) |
Pisua | 78 kilogramo |
Altuera | 188 zentimetro |
Pablo Carreño Busta (1991ko uztailaren 12a) Espainiako tenislari profesionala da. ATP sailkapenean 10. postua du posturik onena 2017ko irailaren 11an. Gainera, 2017ko uztailaren 17an binakako 16. postua lortu zuen. Bakarkako sei titulu eta binakako lau irabazi ditu ATP Tourrean. Espainia ordezkatuz, Carreño Bustak brontzezko domina olinpikoa irabazi zuen gizonezkoen banakako proban 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan (Novak Djokovic munduko 1. zenbakia garaituz txapelketan zehar) eta 2019ko Davis Kopa irabazi zuen Espainiako taldeko kidea izanda.
Kirol ibilbidea
Junior maila
Carreño Busta 6. postura iritsi zen junior mailako munduko ranking konbinatuan 2009ko otsailean.[1]
Ibilbide profesionala
ATP Tour txapelketa batean bere lehen agerraldia 2011ko Bartzelonako Openean izan zen, eta lehen partidan galdu zuen Benoît Paireren aurka.
Carreño Bustak 2013ko Frantziako Irekira sailkatu zenean egin zuen bere lehen Grand Slam txapelketa. Sailkapeneko hiru partidak irabazi zituen, eta txapelketa nagusiko lehen partidan Roger Federerren aurka galdu zuen.[2]
2016: Aurrerapausoa, lehen tituluak, US Open binakako finala
Apirilean, Carreño Busta ATP Estorilen bere bigarren ATP finalera iritsi zen Benoît Paire garaitu ostean. Finalean Nicolás Almagro espainiarrak garaitu zuen. Abuztuan, bere lehen ATP bakarkako titulua irabazi zuen 2016ko Winston-Salem Openean, finalean Roberto Bautista Agut herrikidea garaituz. ATP Sailkapeneko 40 onenen artean sartu zen lehen aldiz, munduko 39.a bihurtuz.
2019: ATP laugarren titulua eta Davis Kopako txapelduna
Lesio baten ondorioz denboraldiaren zati handi bat galdu ondoren, Carreño Bustak bere laugarren ATP titulua irabazi zuen Chengdu Open-ean Denis Shapovalov mendean hartuta finalerdian eta Alexander Bublik finalean. 2019ko Davis Kopa irabazi zuen Espainiako taldekideekin.
2020: AEBetako bigarren finalerdia, Frantziako Irekiko final laurdenak
Carreño Bustaren denboraldia 2020ko AEBetako Irekian berriro hasi zen eta bertan Yasutaka Uchiyama bost setetan irabazi zuen lehen itzulian, ondoren Mitchell Krueger eta Ricardas Berankis. Laugarren partidan, Novak Djokovic munduko lehen zenbakiarekin egin zuen topo, 2020ra arte irabazi gabe zegoena. Carreño Busta atsedenaldira iritsi zen, 6-5 lehen setean, Djokovicek, nahi gabe, lerro epaile bat pilotarekin eztarrian jo zuenean. Honek Djokovic txapelketatik kanpo utzi zuen, Carreño Busta final laurdenenak pasa zituen Denis Shapovalov garaitu ondoren 5 set-etan. Ondoren, 5 set-etan ere,Alexander Zverev-en aurka galdu zuen bi set aurretik egon arren partiduaren zehar.
2020ko Frantziako Irekian, Carreño Busta munduko 17. tenislari zen ATP sailkapenean eta final laurdenetara iritsi zen Roberto Bautista Agut eta Daniel Altmaier-en aurka garaipena lortu ondoren. AEBetako Irekiaren errebantxa batean Djokovic izan zuen aurrez aurre, eta lau set-etan galdu zuen.
2021: 2 ATP titulu, brontzezko olinpiar domina
Carreño Bustak bere karrerako titulu handiena irabazi zuen, eta orokorrean 6. titulua Hanburgon, Filip Krajinović garaituz finalean.[3]
Olinpiar Jokoetan, Carreño Bustak Tennys Sandgren, Marin Čilić, Dominik Koepfer eta munduko 2.a zen Daniil Medvedev garaitu zituen finalerdietara iristeko. Finalerdietan Karen Khachanov 12. sailkatuaren aurka galdu zuen, baina, munduko 1.a zen Novak Djokovic garaitu zuen brontzezko domina lortzeko.[4]
Estatistikak
Banaka
Txapelketa | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | Tituluak | I/G | % |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Grand Slam Txapelketak | ||||||||||||||
Australiako Irekia | A | A | A | 1R | 1R | 1R | 3R | 4R | 4R | 3R | 3R | 0 / 8 | 12–8 | 60% |
Roland Garros | A | A | 1R | 1R | 2R | 2R | QF | 3R | 3R | QF | 4R | 0 / 9 | 17–9 | 59% |
Wimbledon | A | A | A | 1R | 1R | 1R | A | 1R | 1R | NH | 1R | 0 / 6 | 0–6 | 0% |
AEBetako Irekia | A | A | A | 3R | 2R | 3R | SF | 2R | 3R | SF | 1R | 0 / 7 | 18–7 | 72% |
Irabaziak-Galduak | 0–0 | 0–0 | 0–1 | 2–4 | 2–4 | 3–4 | 11–3 | 6–4 | 7–4 | 11–3 | 5–4 | 0 / 31 | 47–31 | 61% |
ATP World Tour Finals | ||||||||||||||
ATP Finals | Ez zen sailkatu | RR | Ez zen sailkatu | 0 / 1 | 0–2 | 0% | ||||||||
ATP World Tour Masters 1000 | ||||||||||||||
Indian Wells | A | A | A | 1R | 1R | 2R | SF | 4R | A | NH | 3R | 0 / 6 | 7–6 | 54% |
Miami | A | A | A | 1R | 1R | 1R | 2R | SF | A | NH | A | 0 / 5 | 4–5 | 44% |
Montecarlo | A | A | A | 3R | 1R | 2R | 3R | A | A | NH | 3R | 0 / 5 | 7–5 | 58% |
Madril | A | A | A | 1R | A | 2R | 1R | 1R | 1R | NH | 1R | 0 / 6 | 1–6 | 14% |
Erroma | A | A | A | 1R | Q1 | A | 2R | QF | 1R | 2R | 2R | 0 / 6 | 5–5 | 50% |
Kanada | A | A | A | A | A | A | 2R | 2R | A | NH | A | 0 / 2 | 2–2 | 50% |
Cincinnati | A | A | A | A | A | 1R | 3R | QF | 3R | 2R | QF | 0 / 6 | 10–6 | 62% |
CHN Shanghai | A | A | A | A | A | 1R | 2R | 1R | 2R | NH | 0 / 4 | 1–4 | 20% | |
Paris | A | A | Q2 | A | 1R | 2R | 2R | 1R | A | QF | 0 / 5 | 4–5 | 44% | |
Irabaziak-Galduak | 0–0 | 0–0 | 0–0 | 2–5 | 0–4 | 4–7 | 9–9 | 13–8 | 3–4 | 4–3 | 6–4 | 0 / 45 | 41–44 | 48% |
Binaka
Txapelketa | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | SR | I – G | % |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Grand Slam txapelketak | |||||||||||
Australian Open | 3R | 2R | 3R | SF | 3R | 3R | 1R | 1R | 0/8 | 13-8 | % 62 |
Frantziako Irekia | A | 2R | 2R | 1R * | A | 1R | A | A | 0/4 | 2-3 | % 40 |
Wimbledon | A | 1R | 1R | A | 1R | 2R | NH | A | 0/4 | 1-4 | % 20 |
US Open | 1R | 1R | F | 1R | A | 2R | A | A | 0/5 | 6-5 | % 55 |
Irabaziak – Galduak | 2-2 | 2-4 | 8-4 | 4-2 | 2-2 | 4-4 | 0-1 | 0-1 | 0/21 | 22-20 | % 52 |
Final esanguratsuak
Grand Slameko finalak
Gizonezkoen Binakakoa: 1 (Txapeldunorde 1)
Urtea | Txapelketa | Lurzorua | Bikotea | Aurkariak | Emaitza | |
---|---|---|---|---|---|---|
Porrota | 2016 | US Open | Gogorra | Guillermo García-López | Jamie Murray Bruno Soares | 2–6, 3–6 |
Olinpiar domina finalak
Bakarka: 1 (Brontzezko domina 1)
Domina | Urtea | Txapelketa | Lurzorua | Aurkaria | Emaitza |
---|---|---|---|---|---|
Brontzea | 2021 | 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoak | Gogorra | Novak Djokovic | 6-4, 6-7 (6-8), 6-3 |
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio Japonia | 03 ! | Banaka |
Master 1000 finalak
Binakakoa: 2 (titulu 1, bigarren postu 1)
Emaitza | Urtea | Txapelketa | Lurzorua | Bikotea | Aurkariak | Emaitza |
---|---|---|---|---|---|---|
Porrota | 2018 | Italiako Irekia | Lurrezko zelaia | João Sousa | Juan Sebastián Cabal Robert Farah | 6-3, 4-6, [4-10] |
Garaipena | 2020 | Cincinnati Masterra | Gogorra | Alex de Minaur | Jamie Murray Neal Skupski | 6-2, 7-5 |
Erreferentziak
- ↑ www.itftennis.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-21).
- ↑ «Federer waltzes into second round» ESPN.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-10-21).
- ↑ «Pablo Carreno Busta Earns First ATP 500 Trophy In Hamburg | ATP Tour | Tennis» ATP Tour (Noiz kontsultatua: 2021-10-21).
- ↑ «Pablo Carreno Busta Upsets Novak Djokovic To Win Bronze In Tokyo | ATP Tour | Tennis» ATP Tour (Noiz kontsultatua: 2021-10-21).
Kanpo estekak
- Datuak: Q7121592
- Multimedia: Pablo Carreño / Q7121592