Panthera gombaszoegensis
Panthera gombaszoegensis | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Carnivora |
Familia | Felidae |
Generoa | Panthera |
Espeziea | Panthera gombaszoegensis Kretzoi, 1938 |
Europar jaguarra (Panthera (onca) gombaszoegensis) duela 1,5 milioi urte inguru bizi zen eta Europan bizitzeko Panthera generoko azken espeziea izan zen.[1] Italian, Ingalaterran, Alemanian, Espainian, Frantzian eta Herbehereetan bere espezimen fosilak topatu dituzte. Euskal Herrian, Bizkaiko Luzueroko harrobian espezimen fosil bat topatu izan dute.[2] Aditu batzuen ustetan, egungo jaguarraren (Panthera onca) azpiespeziea izan zen.[3]
Deskripzioa
Europar jaguarrak bere Hego Amerikako senideak baino handiagoak ziren. 70 eta 210 kg-ko pisua izanik, harrapakin handiak ehizatzeko gai izan ziren. Ekialdeko Afrikan Pleistozeno bizi zen antzeko espezie batek tigre eta lehoi antzeko teknikak zituen.[4]
Habitat
Europar jaguarra basotar katutzat hartu dute, egungo jaguarraren antzekoa, baina litekeena da lotura hori malguagoa izatea.[5] Ziur asko animalia bakartia izan zen.
Erreferentziak
- ↑ Turner, A.. (1997). The big cats and their fossil relatives. Columbia University Press ISBN 0-231-10229-1..
- ↑ Gallego, Juanma. (2015-07-05). «Paleontologiak mundu aldakor hau ulertzeko informazioa ematen du» Berria.
- ↑ Hemmer, H & R.-D. Kahlke. (2005). «Nachweis des Jaguars (Panthera onca gombaszoegensis) aus dem späten Unter- oder frühen Mittelpleistozän der Niederlande» Deinsea, Annual of the Natural History Museum Rotterdam: 47-57..
- ↑ independent.academia.edu
- ↑ O'Regan, H.J., A. Turner & D.M.. (2002). «Wilkinson. European Quaternary refugia: a factor in large carnivore extinction?» Journal of Quaternary Science 17 (8): 789–795..
Kanpo estekak
- Datuak: Q1164873
- Multimedia: Panthera gombaszoegensis / Q1164873
- Espezieak: Panthera gombaszoegensis
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |