Papobabirus

Papobabirus
Sailkapen zientifikoa
Familia Papovaviridae
[[|]]

Papobabirusak Papovaviridae familian sailkatzen diren birusak dira. Tamaina txikia dute (50 nm) eta gizakiarengan tumoreak sor ditzakete.

Harizpi bikoitzeko DNA dute material genetiko gisa, kapside ikosaedriko batez babestua. Kapsidearen gainetik ez dago bilgarririk (birus "biluziak" baitira).

Familia honen barnean bi talde daude:

  • Papilomabirusak: garatxoak edo papilomak sorrarazten dituzte (papilla = garatxo; oma = tumorea). Papilomak tumore onberak dira, gorputzeko hainbat ataletan agertzen direnak (eskuetan edo oinetan, laringean, genitaletan...). Zenbait papilomabirusek, hala ere, (HPV-k, esaterako) emakumeen umetoki-lepoko minbizia eragin dezakete.
  • Poliomabirusak: giltzurrun eta arnas aparatuaren infekzioak sorrarazten dituzte. Talde honetan Simian Virus 40 edo SV40 birus ospetsua ere sailkatzen da (izena lehenengoz tximinoetatik isolatu zelako datorkio), arratoietan tumoreak sortzen dituena. Hori izan zen aurkitutako lehenengo onkobirusa.

Onkogenikoak diren papobabirusek infekzio-ziklo berezia osatzen dute: infektatzerakoan birus berriak sortu beharrean haien DNA zelularen genoman txertatzen dute. Txertatutako genoma biriko horrek zelula normalak zelula tumoralak bihurtzen ditu, transformazio biriko izeneko prozesuaren bidez.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1503564
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Datu taxonomikoak
  • BioLib: 44255
  • GBIF: 4897105
  • Wd Datuak: Q1503564