Pelloko armarria

Pelloko armarria
Pelloko armarria

Pelloko armarria (finlandieraz, Pellon vaakuna) Finlandiako ipar-mendebaldean dagoen Pello udalerriaren ikur nagusia da.

1952. urtean sortu zuen Olof Eriksson artista helsinkiarrak eta Pelloko udalbatzak urte bereko martxoaren 17an onartu zuen (Barne Ministerioak maiatzaren 30ean). Bertan agertzen diren irudiekin, egileak udalerriko natura eta kultura adierazi nahi izan zituen. Zelai urdin ilunaren gainean, zilarrezko hiru tontor daude, buruan 1+2 kokapena duten zilarrezko sei puntako hiru izar dituztenak. Tontorrek Pierre Louis Maupertuis astronomo, matematikari eta filosofo frantsesaren ikerkuntza bidaia irudikatzen dute; izan ere, Lurraren neurri zehatza mugatzeko, zientzialariak Pellora bidaia egin zuen 1736-1737 urte bitartean. Bere eginkizuna burutzeko, Maupertuis udalerriko Horilankero, Kittisvaara eta Niemivaara muinoetara igo behar izan zuen eta, hain zuzen ere, hiru muino hauek dira armarriko hiru tontorrak irudikatzen dituztenak. Bestetik, agertzen diren hiru izarrek hiriaren kokapena adierazten dute, Zirkulu Polar Artikoaren bihotzean [1][2].

Erreferentziak

  1. Suomen kunnallisvaakunat. Suomen Kunnallisliitto, 153 or. ISBN 951-773-085-3..
  2. Kunnat.net Vaakunat; Pello.2013.07.27

Ikus, gainera

  • Lappiko armarrien zerrenda

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q11887273
  • Wd Datuak: Q11887273
  • i
  • e
  • a
Lappiko armarriak
Udalerriak
Enontekiö • Inari • KemiKemijärvi • Keminmaa • Kittilä • Kolari • Muonio • Pelkosenniemi • Pello • Posio • Ranua • RovaniemiSallaSavukoskiSimoSodankyläTervolaTornioUtsjokiYlitornio
Lappiko armarria
Aspaldikoak
AlatornioKarunki • Kemijärvi (1960-1972) • Petsamo • Rovaniemi (1930-2005)
LappiLaponiaFinlandia