Poesia deserrotua

Dámaso Alonso Josep Pla-Narbonaren marrazki batean (1975).
Gabriel Celaya poeta garai batean deserrotua izan zen.
Bi gerrek oso markatutako belaunaldia izan zen hau.

Poesia deserrotua (gaztelaniaz: Poesía desarraigada) Espainiako 1936-1939ko gerraondorengo lehen belaunaldiko idazle batzuek landutako poesia joera bat izan zen. Klasizismoan oinarritutako poesia errotuaren aurka kokatzen zen. Frankismoak zalantzarik gabe poesia errotuaren alde egiten zuen. Gai erlijiosoen erabilera, bestetik, zentsuraren presioa saihesteko modu bat zen.

Historia

Joeraren izena Dámaso Alonso idazleak eta kritikoak eman zion. Alonso 27 Belaunaldiko kritikoa zen eta, halaber, poeta deserrotua. Poesia ofizialaren ifrentzu moduan eta harmoniaren poesiaren aurka, poesia hau larriminarena zen. Horrela, 1944an, Hijos de la ira liburua plazaratu zuen, poesia mota honen gailurra ziur aski. Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz Espaiania garaileen eta garaituen artean zatituta zegoen. Deserrotuak garaituen artean sortu ziren. Joera hau sortzeko prozesuan Espadaña aldizkariaren sorrerak garrantzi handia izan zuen; Leóngo aldizkari hori Eugenio de Nora eta Victoriano Crémer idazleen eskutik jaio zen.[1] Espadaña ofizialismoaren aldizkaria zen Garcilaso aldizkariaren aurka kokatu zen; Garcilaso José García Nieto idalzeak 1943an sortu zuen.

Filosofikoki Poesia deserrotua Existentzialismoan oinarritzen da.[2] Bi kontzeptu jartzen zituen aurrez aurre: erlijiotasuna eta fedea, batetik, gizakiek herriotzaren, gerraren eta bidegabekeriaren aurrean sentitzen duen ezintasuna, bestetik. Absurdoa den mundu horretan gizakia bakarrik dago zeren eta Jaungoikoak bakarrik utzi baitu.

Poeta deserrotuek beste joeretara joan ziren aldatzen. Batzuk poesia sozialera, esaterako Gabriel Celaya eta Blas de Otero; beste batzuk surrealismora hurbildu ziren, esaterako Carlos Bousoño.

Idazleak

Modu batez poeta kritikoak garatu zuten poesia mota hau:[3]

  • Dámaso Alonso, kontzeptu honen sortzailea izan zen.
  • Victoriano Crémer
  • Carlos Bousoño
  • José María Fonollosa
  • José Luis Hidalgo
  • Rafael Morales
  • Leopoldo de Luis
  • Vicente Gaos,
  • José Hierro
  • Eugenio de Nora
  • Antonio García de Lama

Euskal hiritar batzuk ere joera horretan aritu ziren:

Ezaugarriak

Hauek dira joera honen ezaugarri batzuk:[4][5]

  • Jaungoikoaren gaia garrantzitsua da baina poesia honetan aurkitzen dugun erlijiotasuna kritikoa, dramatikoa, bizi larriminez betea da.
  • Oinarrizko ideia da Jaungoikoak gizakiak mundu honetan bakarrik utzi egin duela. Mundu honen ezaugarri nagusiak bakartasuna, bizitzaren eta heriotzaren aurrean oinazea eta hustasuna dira
  • Existentzialismoa inspirazio iturria da, batez ere Albert Camusen lanak. Nolabait poesia hau 30. eta 40. hamarkadetan bizi izandako gerren ondorioa da.
  • Hitz lauez tremendismoa da bere parekoa. Tremendismoa Camilo José Celaren La familia de Pascual Duarte eleberriarekin hasten da, 1942an; Francisco de Cossío, Tomás Borrás, Bartolomé Soler, Huberto Pérez de Ossa, Ramón Ledesma Miranda eta Darío Fernández Flórez, besteen artean, tremendismoaren jarraitzaileak izan ziren.
  • Estiloaren ikuspuntutik klasizismoaren aurka kokatzen dira ezaugarri nagusiak hauek izanik: lerro askea, txatala, ahapaldi eza, errima eza. Batzutan sonetoa eta ahapaldi herrikoiak erabili zituzten, hizkuntza zuzenagoa bilatzeko. Zangalatrauak eta eguneko hizkera ohikoak dira poesia honetan.
  • Estetikaren gainetik emozioa eta ideia azaldu nahi dute.

Bibliografia

  • Tusón, Vicente; Lázaro Carreter, Fernando (1986): Literatura española. Madril: Anaya.

Erreferentziak

  1. http://elpais.com/diario/2009/06/28/necrologicas/1246140002_850215.html
  2. https://www.hiru.eus/eu/literatura/la-poesia-de-posguerra
  3. https://antologiapoetica.fandom.com/es/wiki/La_poesía_desarraigada
  4. https://lengua.laguia2000.com/literatura/poesia-desarraigada
  5. http://masterlengua.com/poesia-arraigada-y-desarraigada/

Ikus, gainera

Kanpo loturak

  • (Gaztelaniaz):Poesia deserrotuaren antologia txiki bat.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q6081431
  • Wd Datuak: Q6081431