Pontiac sukar

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Pontiac sukar
Deskribapena
Motalanbide gaixotasuna
legionellosis (en) Itzuli
Espezialitateainfektologia
Honen izena daramaPontiac
Identifikatzaileak
GNS-10-MKA48.2
GNS-9-MK482.84 eta 041.89
GNS-10A48.1 eta A48.2
DiseasesDB7366
MedlinePlus000616
eMedicine000616
Disease Ontology IDDOID:0050150

Pontiac sukarra edo legionarioen gaixotasun ez-pneumonikoa[1] Legionella pneumophila bakterioak eragindako infekziorik arinena da. Gripearen antzeko sintomak eragiten ditu: eztula, buruko mina, goragalea eta giharretako mina. Pontiac sukarrean ez da pneumoniarik edo arnas gutxiegitasunik sortzen, legionellak eragindako infekzio-modu larrietan ez bezala (legionellosia).[2][3]

Pontiac sukarra Pontiacen, Michiganen, izena darama, non lehen kasua ezagutu zen. 1968an, konderriko osasun saileko langile asko agertu ziren sukarraren eta gripe arinaren sintomekin, baina pneumoniarik gabe. 1976ko Filadelfiako legionellosi agerraldiaren ondoren, Michigango osasun departamentuak odol laginak berriz aztertu zituen eta langileak Legionella pneumophilarekin kutsatuta egon zirela ikusi zuen.[4] Legionella micdadeik 1988ko hasieran Britainia Handian eragindako agerraldi bat Lochgoilheadeko sukarra bezala ezagutzen zuten.[5] Ordutik, Pontiac sukarra eragiten duten Legionellako beste espezie batzuk identifikatu dituzte, nabarmena Zeelanda Berrian, 2007an, Legionella longbeachae aurkitu zutenean izanda.

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Gaixotasunak Hiztegia] [2015]
  2. Orphanet: Fiebre de Pontiac. Consultado el 9 de febrero de 2016
  3. (Ingelesez) HPA. General Information- Pontiac Fever. .
  4. (Ingelesez) «In Philadelphia 30 Years Ago, an Eruption of Illness and Fear» The New York Times 2006-8-1.
  5. (Ingelesez) Goldberg, DavidJ.. (1989). «LOCHGOILHEAD FEVER: OUTBREAK OF NON-PNEUMONIC LEGIONELLOSIS DUE TO LEGIONELLA MICDADEI» The Lancet 333 (8633): 316–318.  doi:10.1016/S0140-6736(89)91319-6..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3073142
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • DOID: DOID:0050150
  • CIE-10: A48.2
  • CIE-9: 482.84
  • DiseasesDB: 7366
  • MedlinePlus: 000616
  • eMedicine: 220163
  • Orphanet: 99748
  • Wd Datuak: Q3073142