Qin Haiyang
Qin Haiyang | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Zhuzhou, 1999ko maiatzaren 17a (25 urte) |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilaria |
Parte-hartzailea
|
Qin Haiyang (txinera sinplifikatuz: 覃海洋, Zhuzhou, 1999ko maiatzaren 17a) igerilari txinatarra da. 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan bi domina lortu zituen taldekako probatan, urrezkoa bata eta zilarrezkoa bestea[1]. Bular-igeriketan espezialista da eta medleyan ere aritzen da.
Kirol ibilbidea
2018an hasi zen nazioartean lehiatzen. Asiako Jokoetan 4x100 m medley errelebotan txapelduna izan zen eta Munduko txapelketan 200 m bularrean zilarrezko domina eskuratu zuen.
Tokioko Olinpiar Jokoetan 200 metro bular proban lehenengo gelsitu zen finalaurrekoan baina akatsa egin zuen probako biribilketa batean eta deskalifikatu egin zuten[2]. Horren ondoren Cui Dengrong entrenatzailearekin hasi zen lanean, Zhang Yufei txapeldun olinpikoaren entrenatzailearekin hain zuzen ere, eta aurrerapen handia egin zuen. 2022ko Asiako jokoetan urrezko bost domina eta zilarrezko bat lortu zituen[3] eta 2023ko Munduko txapelketan urrezko lau eta zilarrezko bat. Historiako lehenengo igerilaria izan zen bular-igeriketako hiru probatan txapelketa irabazten, Asiako errekorrak egin zituen gainera eta 200 metrotako proban munduko errekor berria ere bai, 2:05.48[4]
Parisko Olinpiar Jokoetan 100 metro bular-igeriketako finalean sartu zen baina zazpigarren egin zuen. Ondoren medley errelebotan Txinako taldearekin urrezko domina irabazi zuen eta medley mistoan zilarrezkoa.[1]
Udako Olinpiar Jokoak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2024 | Paris Frantzia | 01 ! | 4x100 m medley |
2024 | Paris Frantzia | 02 ! | 4x100 m medley mistoa |
Munduko Txapelketa (Igerileku luzea) | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2023 | Fukuoka Japonia | 01 ! | 50 m bularra |
2023 | Fukuoka Japonia | 01 ! | 100 m bularra |
2023 | Fukuoka Japonia | 01 ! | 200 m bularra |
2023 | Fukuoka Japonia | 01 ! | 4x100 m medley mistoa |
2023 | Fukuoka Japonia | 02 ! | 4x100 m medley |
Munduko Txapelketa (Igerileku laburra) | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2018 | Hangzhou Txina | 02 ! | 200 m bularra |
2022 | Melbourne Australia | 03 ! | 200 m bularra |
Asiako Jokoak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2018 | Jakarta Indonesia | 01 ! | 4x100 m medley |
2018 | Jakarta Indonesia | 03 ! | 200 m bularra |
2018 | Jakarta Indonesia | 03 ! | 200 m medley |
2022 | Hangzhou Txina | 01 ! | 50 m bularra |
2022 | Hangzhou Txina | 01 ! | 100 m bularra |
2022 | Hangzhou Txina | 01 ! | 200 m bularra |
2022 | Hangzhou Txina | 01 ! | 4x100 m medley |
2022 | Hangzhou Txina | 01 ! | 4x100 m medley mistoa |
2022 | Hangzhou Txina | 02 ! | 200 m medley |
Erreferentziak
- ↑ a b (Ingelesez) «Haiyang QIN | Results | World Aquatics Official» World Aquatics (Noiz kontsultatua: 2024-09-09).
- ↑ (Ingelesez) Correspondent, David LeeSports. (2023-09-23). «China’s breaststroke world champion Qin Haiyang and Co out to make an Asiad splash» The Straits Times ISSN 0585-3923. (Noiz kontsultatua: 2024-09-09).
- ↑ (Ingelesez) Presse, AFP-Agence France. «China Smash Asian Record To Win 4x100m Medley Relay Gold» www.barrons.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-09).
- ↑ (Ingelesez) «China's Qin sets world record in 200 breaststroke» ESPN.com 2023-07-28 (Noiz kontsultatua: 2024-09-09).
Kanpo estekak
- Datuak: Q60162316
- Multimedia: Qin Haiyang / Q60162316