Radio Télévision Libre des Mille Collines

Radio Télévision Libre des Mille Collines
Datuak
Motatelebista kanala, irrati-estazioa eta hate media (en) Itzuli
HerrialdeaRuanda
Historia
Sorrera1993ko uztailaren 8a
Desagerpena1994ko uztailaren 31

Radio Télévision Libre des Mille Collines (RTLM) (kinyaruandaz: Radiyo yigenga y'imisozi igihumbi) Ruandako irrati katea izan zen, 1993ko uztailaren 8an sortua eta 1994ko uztailaren 31n desagertua. Paper garrantzitsua izan zuen Ruandako genozidioa bultzatzean[1]. Tutsien, hutu moderatuen, belgikarren eta Nazio Batuen Ruandako misioaren laguntzailearen aurkako gorroto-propaganda plazaratzen zuen[2]. Gobernuak kontrolatutako Radio Rwandaren laguntza jasotzen zuen, eta hasiera batean Radio Rwandak haien ekipamenduak erabiltzeko aukera ematen zion[3].

Katearen izenak «Mila muinoetako irrati telebista librea» esan nahi du frantsesez, Ruandari sarritan «mila muinoen lurraldea» deitzen baitzaio[3].

Katearekin lotutako pertsonak

Esatariak

  • Kantano Habimana, esataririk ezagunena[4][5].
  • Valérie Bemeriki, emakume esatari bakarra.
  • Noël Hitimana, Juvénal Habyarimana presidentea airean iraintzeagatik kaleratua[6].
  • Georges Ruggiu, belgikar-italiar jatorriko gizon zuria[7]. Ruandar jatorrikoa ez zen arren, Hutu Powerren alde agertu zen, entzuleak tutsiak hiltzera animatuz[8].
  • Froduald Karamira, Mugimendu Demokratiko Errepublikanoko presidenteordea, Hutu Power terminoa sortu zuena[9].

Besteak

  • Félicien Kabuga, akziodunen batzar orokorreko presidentea
  • Ferdinand Nahimana, zuzendaria
  • Jean Bosco Barayagwiza, batzorde exekutiboko presidentea
  • Gaspard Gahigi, erredaktore burua
  • Phocas Habimana, kudeatzailea

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Dale, Alexander C. (2001). «Countering Hate Messages That Lead To Violence: The United Nations's Chapter VII Authority To Use Radio Jamming To Halt Incendiary Broadcasts» Duke Journal of Comparative and International Law 11 (109): 109-131. (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
  2. (Ingelesez) Bonnier, Evelina; Poulsen, Jonas; Rogall, Thorsten; Stryjan, Miri. «Preparing for Genocide: Quasi-Experimental Evidence from Rwanda» Journal of Development Economics 147 2020-11-01 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-09-11) (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
  3. a b (Ingelesez) «Hate Radio: Rwanda» Radio Netherlands 2004-04-02 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2006-03-08) (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
  4. (Ingelesez) Thompson, Allan, ed. The Media and the Rwanda Genocide. Pluto Press, Fountain Publishers, IDRC, 98 or. ISBN 978-0-74532-625-2..
  5. (Ingelesez) Thompson, Allan, ed. Kimani, Mary: RTLM: the Medium that Became a Tool for Mass Murder. In "The Media and the Rwanda Genocide". Pluto Press, Fountain Publishers, IDRC, 116 or. ISBN 978-0-74532-625-2..
  6. (Ingelesez) Li, Darryl. «Echoes of Violence: Considerations on Radio and Genocide In Rwanda» Journal of Genocide Research 6 (1): 25. (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
  7. (Ingelesez) Black, Ian. «Broadcaster jailed for inciting genocide» The Guardian 2000-06-02 (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
  8. (Ingelesez) «The voice of terror» The Independent (London) 2000-05-30.
  9. (Ingelesez) Buckley, Stephen. «In Rwanda, executions in a festival air» The Washington Post 1998-04-24 (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q577922
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 146887424
  • GND: 1051745101
  • LCCN: no97023943
  • SUDOC: 128727225
  • Wd Datuak: Q577922