Renania-Palatinatua
Renania-Palatinatua Rheinland-Pfalz | |||
---|---|---|---|
| |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Alemania | ||
Hiriburua | Mainz | ||
Land burua | Kurt Beck (SPD) | ||
ISO kodea | DE-RP | ||
Bozak Bundesraten | 4 (69tik) | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 49°54′47″N 7°26′59″E / 49.91306°N 7.44972°E / 49.91306; 7.44972 | ||
Azalera | 19.847 km² | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 4.084.844 biztanle | ||
Dentsitatea | 0.21 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
https://www.rlp.de/ |
Renania-Palatinatua[1] (alemanez: Rheinland-Pfalz, ˈʁaɪ̯nlant ˈp͡falt͡s ahoskatua) Alemania hego-mendebaldeko estatua da. Mainz da estatuko hiriburua. 19.847 km²-ko azaleran lau milioi pasatxo biztanle bizi dira.
Geografia
Mendiz inguraturik dagoen eremua da, mendiak oso garaiak ez diren arren, altuena Erbeskopf (818m) baita. Hegoaldean Rhin inguruko mendilerroak (Rheinisches Schiefergebirge) ditu, iparraldean Eifel mendilerro bolkanikoa eta hauetaz gain Westerwald eta Taunus mendiak daude. Rhin ibaia hegoaldetik dator, Baden-Württemberg eta Hessen estatuekiko duen muga naturala delarik eta Koblentzan Luxenburgotik datorren Mosela ibaiarekin egiten du bat.
Renania-Palatinatuak mugakide ditu Alemaniako Sarre, Baden-Württemberg, Hessen eta Ipar Renania-Westfalia estatuak eta hauetaz gain Belgika, Luxenburgo eta Frantzia ere.
Historia
1946ko abuztuaren 30ean eratu zen Prusiaren hegoaldeko lurrak izan zirenak eta Bavariaren menpe zeudenak elkartuaz.
Banaketa administratiboa
Hiru eskualdetan banatzen da eta guztira 24 barrutik osatzen dute Estatua. Hauetaz gain 12 hiri aske daude.
Eskualdeak
- Koblentza eskualdea
- Treveris eskualdea
- Rheinhessen-Pfalz eskualdea
Hiri askeak
- Koblentza
- Treveris
- Frankenthal
- Kaiserslautern
- Landau
- Ludwigshafen
- Mainz
- Neustadt
- Pirmasens
- Spira
- Worms
- Zweibrücken
Barrutiak
|
Politika
2011ko martxoaren 27an izan ziren Saxonia Behereko parlamenturako azken hauteskundeak. SPD eta CDU alderdiak oso parekaturik gelditu ziren. SPD alderdiko Kurt Beck da gobernu burua
Honako hauek izan ziren hauteskundeetako emaitzak:
Alderdia | Bozken ehunekoak | Diputatuak |
---|---|---|
Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata (SPD) | % 35'7 | 42 |
Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua (CDU) | % 35'2 | 41 |
90 Aliantza/Berdeak | % 15'5 | 18 |
Alderdi Demokratiko Askea (FDP) | % 4'2 | 0 |
Ezkerra (Die Linke) | % 3'0 | 0 |
Gainontzeko alderdiak | % 8'1 | 0 |
Ekonomia
Alemania guztiko estaturik esportatzaileena da, ekoiztutakoaren %50a kanpoan saltzen baitu. Jarduera garrantzitsuenak, ardogintza, industria kimikoa, farmazia industria eta autogintza dira.
Mainz Alemaniako ardogintzaren hiriburua kontsideratzen da. Alemaniak dituen 13 jatorrizko izendapenetatik sei bertan daude, honako hauek hain zuzen ere; Rheinhessen, Pfalz, Mosel, Nahe, Mittelrhein eta Ahr. Renania-Palatinatuan 63.683 hektarea mahasti daude eta 2033an esate baterako 2'6 milioi hektolitro ekoiztu ziren.
Pertsona ezagunak
- Johannes Gutenberg (1398-1468), inprimatzeko makinaren asmatzailea
- Johann Joachim Becher (1635-1682), alkimista
- Franz Bopp (1791 - 1867), hizkuntzalaria
- Anselm Feuerbach (1829-1880), margolaria
- Friedrich Albrecht Erlenmeyer (1849-1926), fisikaria
- Gustav Killian (1860-1921), lehenengo bronkioskopiak egin zituen medikua
- Ernst Bloch (1885-1977), filosofoa
- William Dieterle (1893-1972), aktorea eta zine zuzendaria
- Anna Seghers (1900-1983), idazlea
- Fritz Walter (1920-2002), futbolaria
- Helmut Kohl (1930-2017), Alemaniako presidentea (1982-1998)
Argazki galeria
-
-
-
- Stolzenfels gaztelua (Koblentza)
-
-
- Wormseko katedrala
- Lorelei.
-
- Rheinstein gaztelua Rhin Garaiko haranean.
Gizateriaren Ondarea
UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu ditu Renania-Palatinatuko hainbat eraikin eta ingurune:
- Speyerreko katedrala (1981ean)
- Treveris: Porta Nigra, Treveriseko Anfiteatroa, San Petriren Katedrala eta Treveriseko Andre Mariaren Eliza (1986an)
- Rhin Garaiko harana (2002an)
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .
Kanpo estekak
- http://www.rlp.de
- http://www.stadtplandienst.de/rheinlandpfalz.asp
- http://www.wahlen.rlp.de/
- http://www.lvermgeo.rlp.de
- https://web.archive.org/web/20060904182407/http://www.lvermgeo.rlp.de/freizeit/
- https://web.archive.org/web/20060220133857/http://www.der-takt.de/32.0.html
- Datuak: Q1200
- Multimedia: Rhineland-Palatinate / Q1200
Renania-Palatinatua estatuko hiriak | ||
---|---|---|
Frankenthal • Kaiserslautern • Koblenz • Landau • Ludwigshafen • Mainz • Neustadt • Pirmasens • Speyer • Trier • Worms • Zweibrücken |