Rize

Rize
hiria
Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Turkia
Turkiako probintziaRize probintzia
Posta kodea53100
Geografia
Koordenatuak41°01′30″N 40°31′12″E / 41.025°N 40.52°E / 41.025; 40.52
Map
Altuera6 m
Demografia
Biztanleria147.996 (2023)
−739 (2020)
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+03:00
rize.bel.tr
Rize 1910. hamarkadan.

Rize (armenieraz: Ռիզէ, antzinako grezieraz: Ριζαίον/Rizaion) Turkiaren ipar-ekialdeko hiria da, Rize probintziaren hiriburua. Itsaso Beltzaren ertzean dago.[1] 119.828 biztanle zituen 2021ean. Haren antzinako izena Rhizaeum zen.

Kokapena

Hiria itsasoraino jaisten diren muino batzuen gainean dago eraikia; bere merkataritza-gunea badiako zerrenda lau estu batean dago. Rizen klima epela[2] eta landaretza oparoa aurki daiteke.

Errepidez lotuta dago Trebisondarekin (66 km mendebaldean), Hoparekin (88 km ekialdean, Georgiako mugatik gertu), eta Erzurumekin (hegoaldean); itsasontziz Istanbulekin komunikatuta dago.

Ekonomia

Rize inguruko eremuan hazitako tea prozesatu eta garraiatzeko zentro bat da. Tearen laborantza XX. mendeko 40ko eta 50eko hamarkadetan sartu zen eskualdean, eta eskualdearen destinoa aldatu zuen, ordura arte emigrazio-gune izan baitzen. Hiriak tea ikertzeko institutoa du, 1958an sortua, eta te-lorategiak dira hiriaren ikuspegi panoramikoetan nabarmentzen diren elementu nagusiak. Arrantza bigarren mailako jarduera da Rizen.

Geografia

Mendi garrantzitsuak

  • Kaçkar (3.937 m)
  • Barut (3.251 m)
  • Ziglat (3.511 m)
  • Verçenik (3.711 m)
  • Hipot (3.560 m)

Ibai garrantzitsuak

  • Fındıklı Deresi
  • Büyükdere
  • Pazar Suyu
  • Karadere
  • İyidere

Rizen jaiotako pertsonalitateak

  • Köksal Toptan Politikaria, Parlamentuaren presidentea
  • İsmail Bilen, Turkiako Alderdi Komunistaren idazkaria izan zen
  • Fahri Tatan, futbolaria
  • Kazım Ayvaz, txapeldun olinpikoa borrokan
  • Mehmet Akif Pirim, txapeldun olinpikoa borroka greko-erromatarrean
  • Zafer Biryol, futbolaria
  • İsmail Türüt, musika folklorikoaren abeslaria

Demografia

Urtea Biztanleria
1975 36.044
1980 43.407
1985 50.221
1990 52.031
1997 73.420
2000 78.144
2009 96.503

Iruditegia

  • Kaçkar Mendien Parke Nazionala
    Kaçkar Mendien Parke Nazionala
  • Pokut Yayla, turismoaren helmuga ezaguna
    Pokut Yayla, turismoaren helmuga ezaguna
  • Tar Creek urjauzia
    Tar Creek urjauzia
  • Rizeko Gazteluaren sarrera
    Rizeko Gazteluaren sarrera
  • Rizeko udaletxea.
    Rizeko udaletxea.

Erreferentziak

  1. https://www.e-icisleri.gov.tr/Anasayfa/MulkiIdariBolumleri.aspx
  2. https://www.eltiempo.es/turquia/rize

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q201101
  • Commonscat Multimedia: Rize / Q201101

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 139667738
  • GND: 4473903-5
  • LCCN: n88252058
  • Lekuak
  • OSM: 1838682
  • Atlas Digital del Imperio Romano: 21798
  • Wd Datuak: Q201101
  • Commonscat Multimedia: Rize / Q201101