Roridomyces roridus
Roridomyces roridus | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Irudi gehiago | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Mycenaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Roridomyces | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Roridomyces roridus Rexer, 1994 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus roridus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Roridomyces roridus Mycenaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Zurixka eta horixka arteko kolorea du, txapel konbexu batekin, 5-15 milimetro artekoa. Bere gainean sustantzia likitsua izaten du, oso irristakorra. Biolumineszentzia izan dezake, foxfire motako[2]. Ez da jangarria. Oso zaila da perretxiko hau aurkitzea, txikia da eta orbel artean nahiko estalita hazten baita.
Sinonimoak: Roridomyces roridus, Mycena rorida.
Deskribapena
Kapela: 0,2 eta 1 cm bitarteko diametrokoa. esferaerdi formakoa edo oso ganbila, erdian zertxobait deprimitua; ertz izurtua, ildaskatutik lobulatu-ildaskatura. Azal ildaskatua, gainazal lehorra eta pixka bat ezkatatsua, kolore aldakorrekoa, arrexka, krema edo hori-marroia, batzuetan gris-marroia ere bai.
Orriak: Nahiko zabal okertuak, dekurrenteak, zurixkak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Luzea, zilindrikoa, mehea, oinarrian kontzentratzen den eta enborraren itxura ematen dion muki-geruza lodi batez estalia, kapelaren kolore berekoa da.
Haragia: Fina, urria eta zurixka, usain eta zapore nabarmenik gabe.[3]
Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator, perretxikoa, onddoa, esan nahi du. Rorida epitetoa, ihintzez estalia, hezea, tanta ñimiñoak agertzea, esan nahi duen rodirus "ros rótis” hitzetik. Karpoforoa likatsua delako baldintza hezeetan.
Jangarritasuna
Interes gastronomikorik gabea.[4]
Nahasketa arriskua
Zaila da generoko beste perretxiko batzuekin nahastea, batez ere geruza gelifikatu lodi batez estalita dagoelako.
Sasoia eta lekua
Udazkenean eta neguan. Pinuen azikuletan, adartxoetan eta landare-hondakinetan.
Banaketa eremua
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Costa Rica, Kanariak, Errusia, Europa, Txina, Taiwan, Hego Korea, Japonia, Australia, Malaysia, Kongoko Errepublika Demokratikoa.[5]
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Ingelesez) Desjardin, Dennis E.; Oliveira, Anderson G.; Stevani, Cassius V.. (2008-02-01). «Fungi bioluminescence revisited» Photochemical & Photobiological Sciences 7 (2): 170–182. doi:10.1039/b713328f. ISSN 1474-9092. (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa.. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 182 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
- ↑ Roridomyces roridus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
- Datuak: Q10656825
- Multimedia: Roridomyces roridus / Q10656825