SMS
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/f/f3/SMS_test.jpg/220px-SMS_test.jpg)
SMS edo Mezu Laburren Zerbitzua (ingelesez Short Message Service) GSM komunikazio mugikorretako sistema orokorrean estandarizatutako komunikazio zerbitzua da. Komunikazio protokolo estandarizatuak erabiliz telefono mugikorren artean testu-mezu laburrak bidaltzea ahalbidetzen du.
1985ean SMSaren definizioa GSMan sartu zuten, gehienez 160 karakterez (zuriunea barne) osatutako mezuak bidaltzeko bidea bezala GSM erabiltzen duten mugikorren artean. Harrezkero, zerbitzua IS-95 eta Digital AMPS teknologietara zabaltzeaz gain, satelite bidezko zein lurreko telefoniara ere hedatu da.
Ikus, gainera
- SMS lengoaia
- EMS
- MMS
- SMPP
Kanpo estekak
Datuak: Q43024
Multimedia: SMS / Q43024