San Pedro eliza (Nora)
San Pedro eliza (Nora) | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Asturiasko Printzerria |
Probintzia | Asturiasko probintzia |
Asturiasko kontzeju | Les Regueres |
Koordenatuak | 43°22′09″N 5°57′43″W / 43.36917°N 5.96192°W / 43.36917; -5.96192 |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | IX. mendea |
Izenaren jatorria | Petri |
Arkitektura | |
Estiloa | Arte aurre-erromanikoa |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0000798 |
San Pedro eliza asturiar artearen eraikin ederra da. Asturiasko Printzerriaren Les Regueres herrian dago, Nora ibaiaren eskuinean. Alfontso II.a Asturietakoa (760-842) erregearen garaian eraiki zen.
Historia
Esan dugun bezala, IX. mende hasieran eraiki zen. Elizaren lehenengo aipamena dokumentuetan 905 urtekoa da, Alfontso III.a Leongoaren emaitza idazki batean. 1931ko ekainaren 3an Espainiako Kultura Ondasunaren izendapena jaso zuen. 1935ean Alejandro Ferrant arkitektoak, Manuel Gómez Morenoren zuzendaritzapean, zaharberritzeari ekin zion. Gerra Zibilean eliza erre egin zen. Berreraikitze lana Luiz Menéndez-Pidalen eskuetan egon zen. Lanak 1960. hamarkadan bukatu ziren. Antza denez, gaur egun ikusten den kanpandorrea, aurretik ez zegoen dokumentatuta.[1]
Egitura
Bere oinarrizko egituran hiru habe daude, egurrez estaliak. Oinplanoa San Julián de los Prados elizaren antzekoa da baina honetan ez dago gurutzadura. Aldare nagusiaren aldeak laukizuzenaren itxura du eta hiru aldetan banatuta dago. Elkarrekin komunikatuta dauden hiru kapera gangadunak ditu eta, kapera nagusiaren gainean, kamera suprabsidiala. Jatorriz margotuta egon zen.[2]
Iruditegia
- Elizaren oinplanta.
- Kanpandorrea.
- Barrualdea.
- Atzetik ikusita.
-
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz): Informazio artistikoa eta turistikoa.
- (Gaztelaniaz):Arteguias webgunean.
- Datuak: Q1570113
- Multimedia: Church of San Pedro de Nora / Q1570113