Sant Climent de Pal eliza (Andorra)
Sant Climent de Pal eliza (Andorra) | |
---|---|
Pal | |
Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Andorra |
Andorrako parrokia | La Massana |
Koordenatuak | 42°32′46″N 1°28′31″E / 42.545984°N 1.475185°E / 42.545984; 1.475185 |
Altitudea | 1.550 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XI. mendea - XII. mendea |
Reconstruction | XVII. mendea, XVIII. mendea |
Izenaren jatorria | Klemente I.a |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Diocese of Urgell (en) |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Ondarea | |
25 | |
Kontaktua | |
Helbidea | Carrer de Sant Climent, Pal |
Sant Climent eliza Andorrako Pal herrian, La Massana parrokian, dagoen eliza erromanikoa da.[1] Klemente I.a santu eta aita santuari eskainita dago.
Historia
Elizari buruzko lehen berria 1312. urtekoa da. Garai hartan, eliza La Massanaren jurisdikzioaren mende zegoen, nahiz eta bere kapilau propioa zuen.
Deskribapena
Tenpluak nabe bakarra du, ekialdera begira. Ipar aldea zabalduta dago zenbait espazio eta kapera batzuekin.[2]
Ipar aldean dago, orobat, elizako kanpandorrea, printzerriko ezagunenetako bat. Oin karratua du, hiru solairu ditu eta lonbardiar zerrenda eta arkuekin apaindutako leiho bikiak (hirugarren solairuan bikoitzak). Apur bat zanpatuta bezala dagoen teilatua du. Ziurrenik, XI. eta XII mende bitartean eraiki zen.
Elizako gaur egungo absidea lau angelukoa da eta XVII. mendean eraiki zen jatorrizko abside erromanikoaren ordez.
Barrualdea
Tenpluaren barnealdera sartzeko ateak erdi-puntuko arku bat du, zerra-hortz tankerako friso batekin apaindua, nabearen hegoaldeko horman, arkupe batez babestuta. Bi bataiarri topa daitezke (horietako bat, antza denez, olioa gordetzeko erabilia), hilerrikoa zen burdinazko hesi bat, zur polikromatuzko bi prozesio-gurutze (horiek denak XII. mendekoak), ama birjinaren irudi bat, Erremedioen ama birjina, XIII. mendeko ohiko tipologiari erantzuten diona, eta 1709ko erretaula barroko bat, santu titularrari eskainia.
Ikustaldiak
Eliza barrutik ikusi ahal izateko, hitzordua hartu behar da aurretiaz. Uztailean eta abuztuan, ordea, goizez eta arratsaldez egoten da irekita; gainerako hilabeteetan, bertan egiten diren erlijio-zerbitzuek irauten duten bitartean bakarrik sar daiteke.
Galeria
- Kanpandorrea
- Elizako atea
- Arkupea
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q3775060
- Multimedia: Sant Climent de Pal / Q3775060