Sarako Izarra Rugby

Sarako Izarra Rugby
Ezizena(k)Basurdeak
HiriaSara
 Lapurdi,  EH
Sorrera1972
Kirol zelaiaSara
LigaEuskal Maila
2022-236.a
Webguneawww.sarako-izarra.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak

Sarako Izarra Rugby Sarako (Lapurdi) errugbi kluba da. Emakumezkoen taldeak Euskal Errugbi Txapelketan jokatzen du, eta gizonezkoenak Frantziako Regionale 3n.

Historia

Sarako Izarra Rugby kluba 1972an sortu zen. Garai hartan, Pierrot Etxeberriak Lastiry ostatua zuen Saran, eta gazte anitz etortzen ziren bertara. Pentsatu zuen gazte horiekin behar zuela errugbi talde bat egin. Herriko etxearekin solas egin, eta horra nola sortu zen Sarako Basurde taldea. Oraingo Jean Fagoaga errebote eta igerilekua dauden lekuan, Duponek soro bat zuen, eta jokatzeko moduan antolatu zuten. Nekez aritzen ziren, eremua malda baitzen, baina hala ere kontent ziren gazte horiek, errugbian jokatu eta elkarrekin jostetan aritzen baitziren partidaren ondotik. Egurrezko etxola bat zuten beztimentak aldatzeko, eta anitzetan herriko komunetan garbitzen ziren, ostatura joan aitzinean.[1]

1974an, galdera egin zuten herriko etxean bertze zelai bat lortzeko, eta kontseiluak antolamendua egin zuen Sain Esteben familiarekin: zelaia hartu eta leizeetako herriko lurretan ordaina ematea adostu zuten. Geroztik zelaia beti leku berean da, Animainean.[1]

Errugbilariek, errugbizaleek eta lagunek batimendu txiki bat egin zuten poliki-poliki, eta herriko enpresa batek tresnak utzi zituen lanak egiteko. Herriko langileek zelaia behar bezala antolatu zuten, estolderia egin, belarra berritu… ongi aritu ziren lanean doike, zeren geroztik beti zelai bera da. Berantago herriak egin zuen orain den batimendu ederra, dutxak, gela leiho handi bat, baita bigarren zelai bat entrenamenduendako ere, eta aparkalekua bazterrean.[1]

Sarako basurdeak 1991n.

1976an eta 1987an hirugarren mailan txapeldunordea izan zen Sarako Izarra, baina 1990ean iritsi zen lehenbiziko garaipen handia: hirugarren mailan Frantziako txapeldun izan zen, Bidarteko taldearen kontra. Orduan entrenatzailea Beñat Iraola zen, eta lehendakaria Christian Darocha.[1][2]

1991n, Côte-Basque Landes txapelketa irabazi zuen. 1995ean, bi titulu lortu zituen: laugarren mailan Frantziako txapeldun, Saint-André-de-Roquelongueko taldearen kontra eta baita Côte-Basque Landes txapelketako irabazle. Orduan Andre Belloc zen entrenatzaile, eta Pierrot Etxeberria lehendakari. Côte-Basque Landes txapelketan, hirutan izan zen txapeldunorde: 2003an hirugarren mailan; 2004an bigarren mailan eta 2011n laugarren mailan.[1]

2010eko hamarkadaren amaieran, gazte anitzek utzi zuten taldea, eta bertzeak ez ziren motibatuak, eta ez ziren ados Frantziako errugbi federazioarekin. Orduan, Hego Euskal herriko federazioarekin jokatzea erabaki zuen klubak, eta herritar gazte anitz taldera itzuli zen. 2018-19 denboraldian, Euskal Ligako lehen mailara igo ziren, eta 2020-21 denboraldian txapeldun atera.[1]

Bortz urtez Euskal Ligan aritu ondotik, 2023-2024 denboraldian gizonezkoak Frantziako federazioan konpetitzera itzuli ziren, Akitania Berria eskualdeko hirugarren mailan. Emakumeek, berriz, Euskal Ligan segitu zuten.[3]

Azken denboraldiak

Denboraldia Liga Postua
2018-19 Euskal Errugbi Txapelketa (2. maila) A multzoko 1.a
2019-20 Euskal Errugbi Txapelketa (1. maila) 3.a
2020-21 Euskal Errugbi Txapelketa (1. maila) 1.a
2021-22 Euskal Errugbi Txapelketa (1. maila) 2.a
2022-23 Euskal Errugbi Txapelketa (1. maila) 6.a
2023-24 Regionale 3

Emakumezkoen taldea

Denboraldia Liga Postua
2022-23 Euskal Maila (2. maila) 2.a
2023-24 Euskal Maila (1. maila) 6.a

Erreferentziak

  1. a b c d e f 50. urteurrena bertze final batekin ospatuko du Sarako Izarra errugbi taldeak. Ttipi-ttapa, 2022ko maiatzak 11, CC BY-SA 3.0, erran.eus (Noiz kontsultatua: 2022-8-1).
  2. Les sangliers de la Sarako-Izarra Rugby se retrouvent. sare.blogs.sudouest.fr (Noiz kontsultatua: 2022-8-1).
  3. Sarako Izarra errugbi taldeko emakumeek euskal ligako lehen jardunaldia jokatuko dute igandean Donostian. Ttipi-ttapa, 2023ko irailak 29, CC BY-SA 3.0, erran.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).

Kanpo estekak

  • Klubaren webgunea, sarako-izarra.com
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q61365327
  • Wd Datuak: Q61365327
  • i
  • e
  • a
Errugbia Euskal Herrian Euskal Herria
HistoriaSelekzioa • Euskadiko Rugby Federakuntza • EREI
Frantziako federakuntzako taldeak
Gizonezkoak:
TOP 14(1.maila): Aviron Bayonnais

Pro D2 (2.maila): Biarritz Olympique
Nationale 2 (4.maila): Anglet OlympiqueSJLO
Fédérale 1 (5.maila): US NafarroaSA Mauléon
Fédérale 2 (6.maila): Stade HendayaisBoucau Tarnos StadeUS MouguerreHasparren AC
Fédérale 3 (7.maila): US BardosAS UrruñarrakUS CamboInthalatz LarressoreAS BayonneUS Saint-Palais Amikuze • Entente Xiberoa Avenir de Barcus-Menditte • Emak Hor Arcangues/Bassussarry
Regionale 1 (8.maila): Bidart UC
Regionale 2 (9.maila): Saint Pee UCRugby Club Ustaritz Jatxou
Regionale 3 (10.maila): Ciboure RC • AS Elgarrekin Ascain • US Nafarroa III • Sarako Izarra

Emakumezkoak:
Fédérale 1 (3.maila): AS Bayonne
Fédérale 2 (4.maila): Feminines Athlétiques

Régionale a X (5.maila): Stade hendayaisUS NafarroaUS Saint-Palais AmikuzeUS MenditteHasparren AC
Espainiako federakuntzako taldeak
Gizonezkoak:
Ohorezko maila (1.maila): Ordizia

Ohorezko B maila (2.maila): GernikaGetxoHernaniZarautzGaztediUni BilboUribealdeaBera BeraLa Unica
Euskadiko ohorezko maila (3.maila): ElorrioEibarArrasateDurango • Atlético San Sebastián • Baztan-MenditarrakIruña
Aragoiko liga (3.maila): Funes
Euskal 2.maila (4.maila): Urgozo ZornotzaTxingudiArratiko Zekorrak • Beltzak • Nerbioi

Emakumezkoak:
Ohorezko maila (1.maila): Eibar
Ohorezko B maila (2.maila): Getxo
Euskal 1.maila (3.maila): La UnicaGaztediHernaniUni Bilbo • Bera Bera • Arrasate • Durango
Euskal 2.maila (4.maila): Urgozo Zornotza • Sarako Izarra • Ordizia • Iruña

Beste mailetan: Gigantes de NavarraMungia Rugby TaldeaKakarraldo Rugby TaldeaSora Rugby TaldeaMutriku Rugby Taldea7 Jausi Rugby Elkartea • OPLA
Desagertutako taldeak

Araba: Kirrinka • Abance RT
Bizkaia: Barakaldo RC • Basauriko • Sarriko RT • Ingenieros • Medicina RC • Otxarkoaga RT • Txurdinaga RT • Gautxoriak RT • CDU Bilbao • Bilbao RT • Universitario XV • Atlético Arenal • Urduliz RT • Sestao RT • Abanto Minero RT • Trapaga RT
Gipuzkoa: KorsarioakLandarbaso • SD Anoeta/Zaharrean/Fortuna • CR Gipuzkoa • CD Vasconia • Centauros • Urretxu RT • CD Tolosa • Papeleros de Tolosa • Salleko RT
Iparralde: US Baigorri • US Garazi

EREI: Beltzak • OreretaLezo • Herri Ona • BOA • Anoeta • Girizi • Urolako • Gros
Urtez urte