Sartagudako dorrea
Sartagudako dorrea Arradako dorrea | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Lodosa |
Koordenatuak | 42°22′54″N 2°04′24″W / 42.3818°N 2.0733°W / 42.3818; -2.0733 |
Arkitektura | |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0012357 |
Sartagudako dorrea edota Arradako dorrea Nafarroako Lodosa udalerrian dagoen dorretxe bat da. Gaur egun Lodosako lursailetan egon arren, herrigunetik oso urrun dago, Ebro ibaiaren beste ertzean eta Sartagudako herrigunetik oso hurbil eta mendebaldean dagoen muino batean.
Eraikina
XIV. mendean eraiki zen. Antzina Altamirako kondearen jabetzakoa zen. Oinplano laukizuzena du, harlanduz eraikia dago, eta itxura sendoko eta neurri handietako blokea osatzen du.
Dorreari hiru hormabular sendo dituen oinplano laukizuzeneko eraikin baxu bat gehitu zitzaion. Dirudienez, XVIII. mendea bertan jendea bizi zen eta garai hartan Sartaguda udalerriaren lursailetan zegoen.
Gaur egun guztiz utzia dago eta Lodosako lursailetan kokatzen da.
Ikus gainera
- Nafarroako kultura ondasunak
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- Sartagudako dorrea. www.3digitala.com
- Datuak: Q20492703
- Multimedia: Tower of Sartaguda / Q20492703