Sebekhotep VI.a

Sebekhotep VI.a

Irudi gehiago
Faraoi

Bizitza
JaiotzaK.a. XVII. mendea
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaK.a. XVII. mendea ( urte)
LeinuaEgiptoko XIII. dinastia
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Merhetepra Sebekhotep edo Sebekhotep VI.a, Egiptoko XIII. dinastiako faraoi bat izan zen, K.a. 1656tik K.a. 1654 arte gobernatu zuena.

Ziuraski, bere aurreko faraoi bat izan zen Sebekhotep V.aren anaia zen, eta, bere ama, agian, Nubhotepti izan zen.

Bere erregealdiaren iraupena, 2 eta 5 urte artekoa izan zen, eta, bere oinordekoa, Suadyetu izan zen.

Turineko Errege Kanonean, Merhetepra bezala agertzen da, VII.4 erregistroan, bi urte, bi hilabete eta bederatzi eguneko erregealdiarekin.

Bere tronu izena, Merhetepra izan zen "Rarekin bakean dagoena eta maite duena" esan nahi duena, eta, jaiotza izena, Sebekhotep, "Sobek pozik dago" esan nahi duena.

Frankek, Ini izeneko errege batekin identifikatzen du, Sebekhotep tronu izena eta Ini jaiotza izena duen eskarabeo batean oinarrituta, eta bi urte, bi hilabet eta bederatzi eguneko erregealdia izan zuena. Jürgen von Beckerath eta Spalinger, ez daude ados teoria honekin.

Bere garaiko testigutzak

Gobernari honi buruz, erreferentziak, honako hauetan aurkitu dira:

  • Turineko Errege Kanona
  • Karnakeko Errege Zerrenda
  • Estatua bat, Karnaken
  • hilarri bat, Karnaken (Hilarri juridikoa deitua)
  • hilarri bat, Abidosen.


Aurrekoa
Merneferra
Egiptoko faraoia
Egiptoko XIII. dinastia
Ondorengoa
Suadyetu
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q879142
  • Commonscat Multimedia: Sebekhotep Khahotepre / Q879142

  • Wd Datuak: Q879142
  • Commonscat Multimedia: Sebekhotep Khahotepre / Q879142