Sinfonietta (Janáček)

Sinfonietta (Sinfonietta militarra edo Sokol Jaialdia azpizenburua duena) orkestra handiarentzako lan bat da, alaia eta adierazpen handikoa. Leoš Janáčekek idatzi zuen. "Txekoslobakiar indar armatuei" eskainia dago, eta egileak "gizaki garaikide askea, bere edertasun izpirituala eta alaitasuna, garaipena lortzeko bere indar, kemen eta grina" adierazi nahi zituela esan zuen.

Bere jatorria Janáčekek banda bat entzun zuenean dago, eta hala bera propio fanfarriak idazteko inspiratu zen. Sokoleko Gimnasia Jaialdiko antolatzaileek lan bat enkargatu ziotenean, berak bere Sinfonietta lanean idatzitako materiala garatu zuen.

Beranduago, "militar" hitza kendu zuen izenburutik. Lana Pragan estreinatu zen 1926ko ekainak 26an Vaclav Talichen zuzendaritzapean Meza Glagolitikoarekin batera. Ohi 20 eta 25 minutu artean irauten du.

Lan hau garrantzi handikoa da Haruki Murakami japoniar idazlearen 1Q84 eleberrian.

Orkestrazioa

Lanak 2 zehar txirula, piccolo bat, 2 oboe, korno ingelesa, 2 klarinete, mi bemolean afinatutako klarinete bat, klarinete baxu bat, 2 fagot, 4 tronpa, don afinatutako 9 tronpeta, fan afinatutako 3 tronpeta, 2 tronpeta baxu, 4 tronboi, 2 tuba tenore, tuba baxua, tinbalak, txindatak, kanpaia, harpa eta harizko musika tresnak behar ditu.

Egitura

5 mugimendutan banatua dago, eta bakoitzak deskribatzen duen izenburu bat du.

  1. Allegretto (fanfarria)
  2. Andante (gaztelua Brno)
  3. Moderato (erreginaren monasterioa, Brno)
  4. Allegretto (gaztelura daraman kalea)
  5. Andante con moto (udaletxea, Brno)

Grabaketa diskografikoak (hautaketa)

  • Sony 88697 58952 2 George Szell / Cleveland Orchestra
  • Supraphon 3684 Karel Ančerl / Txekiar Orkestra Filarmonikoa
  • EMI 5-66980-2 Simon Rattle / Philharmonia Orchestra
  • London 410138-2 Charles Mackerras / Vienako Orkestra Filarmonikoa
  • Telarc CD-80174 Andre Previn / Los Ángelesko Orkestra Filarmonikoa
  • Supraphon 110282-2 František Jílek / Brnoko Orkestra Filarmonikoa
  • Virgin VC791506-2 Libor Pešek / Philharmonia Orchestra
  • Decca 425 624-2 Claudio Abbado / London Symphony Orchestra

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q113286
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • LCCN: n83046543
  • Wd Datuak: Q113286