Siongo Atea

Siongo Atea
Irudi gehiago
Kokapena
Occupied territoryZisjordania
Palestina Estatuko lurralde-antolaketaJerusalemgo Gobernazioa
HiriaJerusalem
Koordenatuak31°46′22″N 35°13′46″E / 31.772864°N 35.229517°E / 31.772864; 35.229517
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1540

Siongo Atea (hebreeraz: שער ציון‎Sha'ar Zion, arabieraz: باب صهيون‎Bab Sahyun) Jerusalemgo Hiri Zaharreko zazpi portale nagusietariko bat da.[1] Etsaien edozein eraso gelditzeko asmotan atea okertuta dago, angelu zorrotzarekin (Damaskoko Atea eta Jaffako Atea bezala).

Atearen eraikuntza eta kokapena

Sarreraren gainean dagoen jatorrizko inskripzioaren arabera, Suleiman I.ak eraiki zuen 1540an.

Hiri Zaharraren hegoaldean dago, Sion mendiaren eta Hebronen aurrean. Siongo Atea armeniar auzoko eta auzo juduko sarbidea da. Siongo Atea Daviden Atea (hebreeraz: David Sha'ar; arabieraz: Bab an-Nabi Dawud) bezala ere ezagutzen dute, David erregearen hilobia Sion mendian dagoela uste baitute.

Ate azpiko zoladuran dagoen Daviden izarra Shlomo Aronson arkitektoak diseinatu zuen.

Siongo Atea eta Israelgo gerrak

1948an, Israelgo Independentzia Gerran, Palmach unitateko indarrak Sion Ateko sarreran alferrik borrokatu zuten auzo juduaren kontrolatzeko. Horrek gaur egun oraindik ikus daitezkeen arma-tiroen eta bala-zuloen arrasto utzi zituen ateak inguratzen dituzten harrietan. 1948ko maiatzaren 13an Jerusalemdik irten ziren azken tropa britainiarrek Mordechai Weingarteni ateko giltza eman zioten.[2]

Atea, Hiri Zaharra eta Jerusalem banatzen zituena, jordaniarren kontrolpean egon zen, eta Sion mendia, Israelgo Estatuaren menpe, itxita mantendu ziren 1967ra arte, eta Sei Eguneko Gerraren ondoren bakarrik ireki zuten.

Iruditegia

  • 1865eko irudia
    1865eko irudia
  • 1930eko irudia
    1930eko irudia
  • 1948ko irudia
    1948ko irudia

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Pahlitzsch, Johannes; Korn, Lorenz. (2004). Governing the Holy City: the interaction of social groups in Jerusalem between the Fatimid and the Ottoman period. Reichert, 122 or. ISBN 978-3-89500-404-9..
  2. americanrhetoric.com

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q205416
  • Commonscat Multimedia: Zion Gate / Q205416

  • Identifikadoreak
  • BNF: 16183617x (data)
  • LCCN: sh00001898
  • SUDOC: 142421502
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q205416
  • Commonscat Multimedia: Zion Gate / Q205416