Sligo konderria
Sligo konderria | |||
---|---|---|---|
Irlandako Errepublika | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika | ||
Province of Ireland | Connacht | ||
ISO 3166-2 | IE-SO | ||
Hiriburua | Sligo | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 54°15′00″N 8°40′00″W / 54.25°N 8.6666666666667°W / 54.25; -8.6666666666667 | ||
Azalera | [convert: invalid number] km² | ||
Mugakideak | Mayoko konderria, Roscommoneko konderria eta Leitrimeko konderria | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 65.393 (2011) | ||
Dentsitatea | Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km² | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 | ||
Matrikula | SO | ||
sligococo.ie |
Sligo konderria, County Sligo edo Contae Shligigh Irlandako ipar-mendebaldean dago, Connachteko probintziaren barruan. 1.837 km2-ko azalera dauka eta 2011an 65.393 biztanle zituen. Hiriburu eta hiri nagusia Sligo/Sligeach da.
Geografia
Natura
Irlandaren ipar-mendebaldean kokaturik dago, Connacht probintzian. Ox mendilerroa dauka mendebaldean, mendirik altuena Knockalongy (544m) da. Aintzira handienak Lough Arrow, Lough Gara eta Lough Gill dira.
Hiriak eta herriak
- Sligo/Sligeach (19.452 biztanle), hiriburua
- Tubbercurry/Tobar an Choire (15.344)
- Ballymote/Baile an Mhóta (2.946)
Mitologia
Zeltiar mitologian garrantzi handiko tokia da Sligo, Connachteko Maeve erregina bertan hilobiratua izan baitzen.
Historia
Sligoko konderria 1585ean eratu zen. Bere lurrek gutxi gorabehera Ó Conchobhair Sligigh familiaren lurraldea osatzen zuten aurretik. Hala ere eremu hau antzinatik populatua izan da Harri Aroko aztarna ugariek erakusten duten bezala.
Ondasun nabarmenak
- Lissadell etxea
- Carrowkeel eta Carrowmore hilobi megalitikoak
- Talt, Gill eta Arrow aintzirak
- Strandhill eta Enniscrone herrixkak
- Sligo bidea
Sligotar ezagunak
- Lola Montez (1818-1861), dantzaria eta aktorea
- George Gabriel Stokes (1819-1903), matematikaria
- Constance Markievicz (1868-1927), iraultzailea, Lissadell etxean hazi zen.
- Neil Jordan (1950- ), zinema zuzendaria
- Chris O'Dowd (1979- ), aktorea
- Westlife (1998- ), pop musika taldea
Kirolak
Sligo konderriko kirol taldeen artean aipagarriena Sligo Rovers futbol taldea da, izan ere hiru aldiz irabazi baitu Irlandako Liga eta lau aldiz Kopa. Azken urteak bikainak izan dira, 2010 eta 2011eko kopak eta 2012ko ligak eskuratu ditu eta.
Konderriak Joko gaelikotako taldea ere badu baina ez du txapelketarik eta ligarik irabazi ez futbol gaelikoan ez eta hurlingean ere.
Iruditegia
-
-
- Sligo konderriko paisaia.
- Sligoko badia.
- Strandhilleko hondartza.
- Carrowkeel hilobiak.
-
-
-
Kanpo estekak
- Konderriaren webgunea
- Datuak: Q179325
- Multimedia: County Sligo / Q179325
{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page