Sometimes They Come Back (filma)
Sometimes They Come Back (filma) | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1991 | |||
Izenburua | Sometimes They Come Back | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | beldurrezko zinema eta lan literario batean oinarritutako filma | |||
Iraupena | 94 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | Sometimes They Come Back (en) | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Tom McLoughlin | |||
Gidoigilea(k) | Lawrence Konner | |||
Antzezlea(k) | ||||
Tim Matheson Brooke Adams Robert Rusler William Sanderson | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Dino De Laurentiis | |||
Ekoizle eragilea | Dino De Laurentiis | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Terry Plumeri | |||
Emanaldia | ||||
Jatorrizko igorlea | CBS | |||
kronologia | ||||
|
Sometimes They Come Back (euskaraz Batzutan Itzultzen Dira), 1991ko Tom McLoughlin estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko film bat da. 1978ko Stepehn King idazlearen Night Shift bildumaren izenburuko berdineko kontakizun laburrean oinarritua dago. Tim Matheson, Brooke Adams eta Robert Rusler aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Buruak oroimen mingarriak geu babesteko gordetzen ditu, akats berbera behin eta berriz errepika ez dezagun.
1990, Jim Norman (Tim Matheson), 36 urteko institutu irakasleak lan beharrak bultzaturik Sally (Brooke Adams) emaztea eta Scott (Robert Hy Gorman) semearekin bere jaioterrira itzuli berri da, hain zuzen ere, 1963an haurra zela gaizkile talde batek bere anaia Wayne (Chris Demetral) nola erailtzen zuen ikusi zuen lekura. Zoritxar hori jazo ostean bere gurasoekin Chicagora bizitzera joan ziren. Hiltzaile taldeko kideak ere handik gutxira tren batek jota hil ziren.
Misteriotsuki duela 27 urte bere anaia erail zuten gaizkileak hildakoen artetik berriz itzuli dira, Jimi bizia ezinezkoa egiteko asmoz.
Aktoreak
- Tim Matheson:Jim Norman
- Zachary Ball: Jim Norman gaztea
- Brooke Adams: Sally Norman
- Chris Demetral: Wayne Norman
- Robert Rusler: Richard Lawson
- Robert Hy Gorman: Scott Norman
- Nicholas Sadler: Vinnie Vincent
- Bentley Mitchum: David North
- William Sanderson: Carl Mueller
- Chadd Nyerges: Chip
- Tasia Valenza: Kate
- Matt Nolan: Billy Sterns
- William Kuhlke: Simmons alkatea
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Datuak: Q303539