Sopelako geltokia
Sopela | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Zubigane kalea, 3; 48600 | |||||||
Udalerria | Sopela, Bizkaia | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Kodea | SOP | |||||||
Gunea | 3. gunea | |||||||
Irekiera | 1995ko azaroaren 11 | |||||||
Bidaiariak | 679.295 (2017)[1] | |||||||
Irisgarria | ||||||||
Zerbitzuak | ||||||||
Nasak | 2 | |||||||
Trenbideak | 2 | |||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea Bizkaiko Garraio Partzuergoa | |||||||
Eragilea | Metro Bilbao | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
Metroa | L1Etxebarri - Plentzia |
Sopela (lehen Sopelana) Bilboko metroaren 1. lineari dagokion lurgaineko geltokia da, izen bereko udalerriko erdigunean kokatuta dagoena. 1995ko azaroaren 11n ireki zen eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 3. tarifa-gunean dago. 2015eko apirilaren 6tik 2017ko apirilaren 10a arte 1. linearen geltoki-buru izan zen, Urdulizen egindako lurperatze-lanen ondorioz Urduliz eta Plentziako geltokiak zerbitzuz kanpo gelditu ondoren.[2][3]
Bi nasa eta bi trenbide ditu, eta nasa aldaketa trenbide azpitik egiten da.
Sarbideak
Geltokiak eskailera eta arrapala bidezko sarbideak ditu. Bestibulutik, eskailera zein igogailu bidez hel daiteke nasetara.
- Zubigabe kalea, 3
- Lizarre kalea, 15
Izen aldaketa
2014ko otsailera arte geltokiaren izena Sopelana izan zen, garaian udalerriaren izen ofiziala hori bera baitzen. Urte horretako urtarrilaren 29an Sopela udalerriko izen ofiziala aldatzearekin batera,[4] geltokiko izenari ere aldatu zitzaion. Hala, Bilboko metro sareko geltoki guztietan izena aldatzen lehenengoa izatera pasa zen.
Bidaiariak
Bizkaiko Garraio Partzuergoak urtero argitaratzen dituen bidaiarien datuen arabera, geltokiak hurrengo bidaiari kopurua izan ditu:[5]
Erreferentziak
- ↑ Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «2017ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena» (Noiz kontsultatua: 2018-09-21).
- ↑ Metro Bilbao. «Metro Bilbaok Ostegun Santuan, apirilak 2, hasita, trenen ordezko autobus zerbitzua eskainiko du Sopela eta Plentzia artean» (Noiz kontsultatua: 2015-04-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El metro prevé abrir la estación de Urduliz el 10 de abril» Bizkaia - El Correo.com 2017-03-15 (Noiz kontsultatua: 2017-03-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) El Correo. «Sopelana cambia oficialmente su nombre por Sopela» (Noiz kontsultatua: 2014-07-21).
- ↑ Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Garraio publikoari buruzko txostenak» (Noiz kontsultatua: 2018-09-21).
Ikus, gainera
- Sopela
- 1. linea (Bilboko metroa)
- Bilboko metroa
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- Bilboko metroaren webgunea
- Datuak: Q3045479
- Multimedia: Estación de Sopela / Q3045479