Surströmming

Artikulu honek erreferentziak behar ditu.
Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu.
Surströmming
arrain hartzitu
MaterialakSardinzarra
gatz arrunta
OsagaiakSardinzarra eta gatz arrunta
Historia
JatorriaSuedia

Surströmming (euskaraz: «Sardinzar hartzitua»), finlandieraz hapansilakka, Suediako gastronomian oso estimatua den jakia da. Baltiko itsasoko sardinzar hartzituaz osatua dago.

Potetan saltzen da, eta hauek irekitzerakoan sekulako kiratsa askatzen dute, hori dela eta suediarrak ez direnei edota jakiaren zaleak ez direnei atzerakada ematen die, nolabaiteko arrain ustelaren edota egun pare batez eguzkian egondako zaborraren usaina baitu, askori botagura ere eragiten die, baina suediarrek, gozamen handiz jaten dute. Dena den kiratsa ez du sardinzarrak eragiten, kontserbatzen duen poteko likidoak baizik.

Kirats edo usain bizi hori dela eta, aire librean zerbitzatzen da. Gainera, potea urpean irekitzeak kirats hori eta kontsumitzailea bera likidoaz zipriztindu ez dadin ekiditen du, potea presio handipean itxia egon delako, eta irekitzean likido txorrotada ateratzen delako.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q778396
  • Commonscat Multimedia: Surströmming / Q778396

  • Wd Datuak: Q778396
  • Commonscat Multimedia: Surströmming / Q778396


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.