Taiping (euskaraz: «Bake Handia») Txinan 1851tik 1864ra bitarteko urteetan izan zen erlijio eta politika mugimendua izan zen, gainbehera zihoan herrialdea salbatzearren Qing dinastiaren aurka matxinatzera deitu zuen Hong Xiuquanek gidatu zuena. Bere burua Jesukristoren anaia txikitzat zuen Hong Xiuquanek. Matxinadak inoiz izan den gerra zibil odoltsuena ekarri zuen: 20 milioi hildako. Hong Xiuquanen gudarosteak Yangzi ibaiaren behe-aldeko arroa hartu eta Nankinen hiriburua ezarri zuen. 1864an Txinako enperadorearen gudarosteak, europarren laguntzarekin, Nankinen sartu eta matxinatuak menderatu zituen. Handik aurrera, Qing dinastia sartaldeko estatu indartsuen mendean geratu zen, guztiz ahulduta.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Michael, Franz H.; Taylor, George E.. (1975). The Far East in the Modern World. (3. argitaraldia) Hinsdale, Illinois: The Dryden Press, 183 or..
Kanpo estekak