Tapa (ontziak)

Artikulu hau ontziak estaltzekoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tapa (argipena)».
Tapa (ontziak)
closure (en) Itzuli eta covering (en) Itzuli
Irudi gehiago
Honen parteontzi

Tapa ontzi, kutxa eta kidekoak estaltzeko erabiltzen den gaineko zatia, kendu daitekeen elementu mugikorra.[1] Batzuetan heldu eta kentzeko elementu bat du, heldulekua, botoia edo forma apaingarria (fruta, barazkia edo irudiren bat).

Erabilera

Sukaldean, termino honek sukaldeko ontzi bat estaltzeko erabiltzen den sukaldeko tresnari egiten dio erreferentzia ( kazola, eltzea. . . ). Oro har, sukaldeko tresna gisa, tapak edukia azkarrago berotzen uzten du beroa kontzentratzen ; bero mantentzen du edo su motelean egosten uzten du.

Presio-eltzean taparen barrualdea gofratuta dago lurrun kondentsatuak egosketan laguntzeko, eta lurruna askatzeko edo xukatzeko estalki zulatuak ere daude.

Potoetan, estalkiaren eginkizuna bi erabileraren artean edukia babestea da.

Tapa batzuek gontza edo banda daukate; adibidez, garbigailurako kartoizko kaxak edo metalezko te-kutxak, zeinean taparen ertz bat azpiko ontzira dagoen lotuta albo batetik.

Tapa batzuek klip efektua eginez ixten dira, material elastiko samar baten bidez, hala nola margotzeko potoak edo janari batzuenak, hala nola erositako gurin-ontziak.

Torlojuzko tapak daude daude, metalezko edo plastikozkoak, ontzien ahoak txikiak direnean tapoi deitzen direnak.

Iruditegia

  • Eltze bat bere tapa eta heldulekuarekin.
    Eltze bat bere tapa eta heldulekuarekin.
  • Poto bat bere taparekin.
    Poto bat bere taparekin.
  • Bataiarriaren tapa Etxarri-Aranazko elizan.
    Bataiarriaren tapa Etxarri-Aranazko elizan.
  • Presio-eltze baten tapa (Magefesa, Euskal Herrian egina)
    Presio-eltze baten tapa (Magefesa, Euskal Herrian egina)
  • Tupperware tapak, malgutasunarekin hermetikotasuna bermatzen dutenak.
    Tupperware tapak, malgutasunarekin hermetikotasuna bermatzen dutenak.
  • Tupper hauetan tapek itxitura ertz gehigarriak dituzte.
    Tupper hauetan tapek itxitura ertz gehigarriak dituzte.
  • Banda edo gontz bidezko tapa.
    Banda edo gontz bidezko tapa.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia, Hiztegia. «EH - Bilaketa - Tapa» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).

Kanpo estekak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko Wikipediako «Couvercle» artikulutik itzuli da; zehazki, 2022-07-09ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2488579
  • Commonscat Multimedia: Container covers / Q2488579

  • Identifikadoreak
  • GND: 4344172-5
  • AAT: 300045712
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q2488579
  • Commonscat Multimedia: Container covers / Q2488579