The Dark Side of the Moon
The Dark Side of the Moon | |
---|---|
Pink Floyden albuma | |
Egilea(k) | Pink Floyd |
Argitaratze-data | 1973 |
Izenburua | The Dark Side of the Moon |
Ekoizpen lekua | Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | LP, musika-streaming eta Musikaren deskarga |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Rock progresiboa |
Hizkuntza | ingelesa |
Iraupena | 42:59 minutu |
Grabazioa | Abbey Road Studios (en) |
Diskoetxea | Harvest (en) |
Zatiak | 10 musika pista |
Deskribapena | |
Honen parte da | Pink Floyd's albums in chronological order (en) Pink Floyd studio albums discography (en) |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Pink Floyd |
The Dark Side of the Moon Pink Floyden albuma da. 1973. urtean sortua, musika komertzialaren historian 3. diskorik salduena (40 milioi ale baino gehiago) izan da [1]. Bere izenburuak ("Ilargiaren Alde Iluna", euskaraz) mundu magiko eta misteriotsua gogora ekartzen du, albumaren musikarekin eta abestien hitzekin oso ongi moldatzen dena.[2]
Historia
Disko hau taldearen lehenengo urteetako lanik gorenetzat jotzen da. 1966. urtetik Pink Floyd-ek muga musikal berriak bilatzeari ekin zion, soinu esperimentu ugari eginez rock sinfoniko eta progresiboaren arloan. Elektronikak eta musika teknologiak taldearengan sortzen duen lilura agerikoa da lehenengo lanetan, eta are gehiago Ummagumman (1968), Atom Heart Motheren (1970) eta Meddlen (1971). The Dark Side of the Moon bilaketa horren emaitza bikaina da. Album honekin Pink Floydek ospe artistikoa eta komertziala lortu zuen, eta bere fama Europako mugetatik at zabaldu zen, mundu osora.
Ezaugarriak
Diskoa iraultza teknikoa ere izan zen, soinu efektu oso bitxiak edukiz garai horietarako (1973). Alan Parsons ingeniariak taldearen zerbitzura jarri zuen bere jakituria, lan biribila lortuz, trikimailu teknologikoek britainiar laukotearen soinu oniriko eta erakargarria areagotzen baitute.
The Dark Side of the Moonen hitzek, kriptiko eta surrealistak, -Roger Watersek idatzitako askoren antzera- gaurko bizimodu estresagarriaz jarduten dute: arrakasta eta diruaz (Money), zahartzaroaz (Time), eromenaz (Brain Damage), etab.
Album honen gai batzuek (Time, Money, Brain Damage, The Great Gig in the Sky,...) taldearen historian berezko lilura izango dute betiko. Baina album osoa da bikaina, kritikarien iritziz laukote britainiarrak sortutako lanik biribilena eta berritzaileena baita.
Kantu zerrenda
- "Speak to Me" (1:08)
- "Breathe" (2:48)
- "On the Run" (3:50)
- "Time" (7:04)
- "The Great Gig in the Sky" (4:48)
- "Money" (6:24)
- "Us and Them" (7:49)
- "Any Colour You Like" (3:26)
- "Brain Damage" (3:50)
- "Eclipse" (2:04)
Musikariak
- David Gilmour: ahotsa, gitarrak, sintetizadore VCS 3, ekoizlea.
- Nick Mason: bateria, perkusioz, efektuak, ekoizpena.
- Roger Waters: baxu elektrikoa, ahotsa, sintetizadore VCS 3, efektuak, ekoizpena.
- Richard Wright: teklatuak, ahotsak, sintetizadore VCS 3, ekoizpena.
Musikari laguntzaileak
- Dick Parry: saxofoia «Money» eta «Us and Them» abestietan.
- Clare Torry: ahotsa «The Great Gig in the Sky» abestian, koroak.
- Lesley Duncan: koroak
- Barry St. John: koroak
- Liza Strike: koroak
- Doris Troy: koroak
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q150901
- Multimedia: The Dark Side of the Moon / Q150901
Pink Floyd | ||
---|---|---|
David Gilmour • Rick Wright • Nick Mason Diskografia: Estudiokoak: The Piper at the Gates of Dawn (1967) • A Saucerful of Secrets (1968) • Ummagumma (1969) • More (1969) • Atom Heart Mother (1970) • Meddle (1971) • Oscured By Clouds (1972) • The Dark Side of the Moon (1973) • Wish You Were Here (1975) • Animals (1977) • The Wall (1979) • The Final Cut (1983) • A Momentary Lapse of Reason (1987) • The Division Bell (1994) Zuzenekoak: Delicate Sound of Thunder (1988) • P•U•L•S•E (1995) • Is There Anybody Out There? The Wall Live 1980-81 (2000) Bildumak: Relics (1971) • A Collection of Great Dance Songs (1981) • Echoes (2001) |