Tone Sekelius
Tone Sekelius | |
---|---|
(2022) Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Thomas Peter Sekelius |
Jaiotza | Q10718559 , 1997ko uztailaren 16a (27 urte) |
Herrialdea | Suedia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | suediera |
Jarduerak | |
Jarduerak | video bloggerra, musikagilea eta abeslaria |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Tone Sekelius (Växjö, Suedia, 1997ko uztailaren 16a) suediar abeslaria eta sare sozialetako influencerra da.[1]
Bizitza
Sekeliusen Awakening abestia Suediako Sverigetoplistan izeneko singleen zerrenda ofizialean 89. postuan sartu zen 2017ko otsailean.
2021ean Aftonbladet engunkariari egindako elkarrizketa batean, Sekelius emakume transgeneroa zela adierazi zuen eta esan zuen handik aurrerantzean Thomas deitzeari utziko ziola eta Tone izena hartuko zuela.[2]
Sekelius Melodifestivalen 2022 jaialdian lehiatu zen My Way abestiarekin.[3] Lehiaketako lehen interprete transgenero irekia izan zen.[4][5] Lehiaketaren finalera heldu zen eta 5. postuan sailkatu zen 84 punturekin.
2023an, Sekelius pertsona ospetsu gonbidatua izan zen Drag Race Sweden reality showaren "Marathon Talent Hunt" atalean, SVT1ek eta SVT Playek ematen dutena. Horrez gain, Melodifestivalen 2023an lehiatu zen Rhythm of My Show abestiarekin, eta finalean 12. postuan sailkatu zen 20 punturekin.[6]
Diskografia
Singleak
Izenburua | Urtea | Sailkapenik onena zerrendn | Diskoa |
---|---|---|---|
SWE [7] | |||
"Awakening" | 2017 | 89 | Non-album singles |
"One More in the Crowd" | 2017 | — | |
"Christmas Lights" | 2018 | — | |
"My Way" | 2022 | 9 [8] | |
"What a Shame" | — | ||
"Crying on Christmas" | — | ||
"Rhythm of My Show" | 2023 | 19 [9] |
Erreferentziak
- ↑ (Suedieraz) «Youtubestjärnan från Växjö kommer ut som transperson» Sveriges Radio 2021-02-22 (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ (Suedieraz) «Thomas Sekelius byter namn till Tone – kommer ut som transperson» Aftonbladet 2021-02-21 (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ (Suedieraz) «Tone Sekelius: "Jag vill verkligen bli artist"» Dagens Nyheter 2022-02-12.
- ↑ (Suedieraz) «Tone Sekelius är första transpersonen i Mello: ”Jag har alltid drömt om att bli artist”» Allas 2022-01-29 (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ (Suedieraz) «Samira Manners: the singer giving Sweden's Melodifestivalen an English accent» The Local 2022-02-12 (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ (Ingelesez) «Loreen wins Melodifestivalen and will represent Sweden for a second time» ESCXTRA.com 2023-03-11 (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ (Suedieraz) «Sverigetopplistan» Sverigetopplistan jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-12-04).
- ↑ (Suedieraz) «Veckolista Singlar, vecka 11» Sverigetopplistan jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-03-25) (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
- ↑ (Suedieraz) «Veckolista Singlar, vecka 11» Sverigetopplistan jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 203-03-04) (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
Kanpo estekak
- Datuak: Q28125359
- Multimedia: Tone Sekelius / Q28125359