Txekoslovakiako saskibaloi selekzio nazionala

Txekoslovakiako saskibaloi selekzio nazionala 1923an sartu zen FIBAko gainontzeko taldeekin batera. Gizonezko taldeak EuroBasket behin irabazi zuen 1946an, txapeldunordea bestela 6 aldiz izan zen (1947, 1951, 1955, 1959, 1967 eta 1985ean), hirugarren postua 5 aldiz eskuratu zuen eta laugarrena 3 bider. Guztira 24 aldiz jokatu zuten txapelketa hartan.

Ibilbidea

EuroBasket

  • 1935 – Brontzea.
  • 1946 – Urrea. Finalean Italia garaitu zuten (34-32).
  • 1947 – Zilarra. Txekoslovakian antolatuta. Finalean Sobietar Batasunarekin galdu zuten (37-57).
  • 1951 – Zilarra. Finalean Sobietar Batasunarekin galdu zuten (44-45).
  • 1953 - Laugarren postua.
  • 1955 – Zilarra. Hungariarekin galdu zuten ligaxkan.
  • 1957 – Brontzea.
  • 1959 – Zilarra. Finalean Sobietar Batasunarekin galdu zuten (72-83).
  • 1967 – Zilarra. Finalean Sobietar Batasunarekin galdu zuten (77-89).
  • 1969 – Brontzea.
  • 1973 - Laugarren postua.
  • 1977 – Brontzea.
  • 1979 - Laugarren postua.
  • 1981 – Brontzea.
  • 1985 – Zilarra. Finalean Sobietar Batasunarekin galdu zuten (89-120).

=Munduko txapelketan

1970ean 6. postua lortu zuen (13 taldetatik), Munduko Saskibaloi Txapelketa batean inoiz lortutako hoberena. Beste lau aldiz sailkatu zen fase finalerako.

Jokalari nabarmenak

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2017993
  • Commonscat Multimedia: Czechoslovakia men's national basketball team / Q2017993

  • Wd Datuak: Q2017993
  • Commonscat Multimedia: Czechoslovakia men's national basketball team / Q2017993