Urbina Eza

Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Urbina (argipena)»
Urbina Eza
 Euskal Herria
San Joan Ebanjelariaren eliza, mendebaldetik ikusia.
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaKuartango
Administrazioa
Posta kodea01439
Herritarraurbinar
Geografia
Koordenatuak42°52′40″N 2°53′16″W / 42.87778°N 2.88778°W / 42.87778; -2.88778
Demografia
Biztanleria21 (2022)

Urbina Eza Arabako mendebaldeko herri eta kontzeju bat da, Kuartango udalerrikoa. Inoiz ez du biztanle askorik izan (1590ean, 8 bizilagun; 1786an, 47; 1993an, 7), baliabideen aldetik ez baita herri aberatsa.[1] XVIII. mendean galdu zuen euskara.[2]

Eliza

Urbinako eraikinik nabarmenena San Joan Ebanjelariaren eliza da, jatorriz Erdi Arokoa, erromaniko berantekoa.[3] Herriaren baliabide urritasuna dela kausa, urte askoan eliza erabat hondatuta izan zen, harik eta XIX. mendearen bukaeran berritu zuten arte.[1] Urbinarrek garai hartan erosi zuten eliza horretan orain dagoen erretaula: XVI. mendeko erretaula errenazentista bat, ordu arte Gasteizko San Pedro elizako albo aldare batean egona.[4][5] Erretaulako toki nagusian, San Joan Ebanjelariaren irudia dago, XVI. mendekoa hura ere.[5]

Geografia

Herria A-3314 errepidearen ondoan dago, Badaiako mendilerroaren mendebaldeko malda malkartsuen oinean, Baia ibaiaren ezkerraldean, udalerriko herriburu den Zuhatzu Kuartangotik kilometro bat iparraldera. Urbinaren lurretatik igarotzen da, herrigunetik mendebalderago, AP-68 autobidea.

Demografia

1590ean, Urbinak 8 biztanle zituen. 1786an, 47 biztanle; haien artean, gramatikako ikasle bat eta bi ehule. XX. mendearen hasieran, 31 biztanle ziren. Eta 2020an, 18 biztanle.[1]


Urbinako bilakaera demografikoa, XXI. mendean
Datu-iturria: Espainiako Estatistika Erakundea[6]

Iruditegia

  • San Joan Ebanjelariaren elizako portada, erromaniko berantekoa.
    San Joan Ebanjelariaren elizako portada, erromaniko berantekoa.
  • San Joan Ebanjelariaren eliza, elurpean, ekialdetik ikusia.
    San Joan Ebanjelariaren eliza, elurpean, ekialdetik ikusia.
  • San Joan Ebanjelariaren irudia, XVI. mendekoa.
    San Joan Ebanjelariaren irudia, XVI. mendekoa.
  • Elizako erretaula errenazentista, XVI. mendekoa, XIX. mendean Gasteizko San Pedro elizatik ekarria.
    Elizako erretaula errenazentista, XVI. mendekoa, XIX. mendean Gasteizko San Pedro elizatik ekarria.

Erreferentziak

  1. a b c «Urbina Eza», Kuartangoko Udalaren webgunea.
  2. «Urbina Eza», Lur Hiztegi Entziklopedikoa.
  3. «San Joan eliza», Arabako Foru Aldundiaren webgunea.
  4. Arabako Foru Aldundia. (2010). Araba herriz herri. Arabako Foru Aldundia, 85 or..
  5. a b (Gaztelaniaz) Alberto Garate Goñi: «Urbina Eza», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  6. Espainiako Estatistika Erakundea. «Nomenclátor: Población del Padrón Continuo por Unidad Poblacional» INE.es (Noiz kontsultatua: 2021-06-23).

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Alberto Garate Goñi: «Urbina Eza», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3552250
  • Commonscat Multimedia: Urbina Eza / Q3552250

  • Lekuak
  • INE: 01020001800
  • Wd Datuak: Q3552250
  • Commonscat Multimedia: Urbina Eza / Q3552250


Kuartangoko herriak

AndaAndagoiaAprikanoArrianoArtxua • Etxabarri • GillarteIñurrietaJokanoKatadiano • Luna • MarindaOndokolandaSendadiano • Tortura • Urbina Basabe • Urbina Eza • Uribarri • VillamancaZuhatzu Kuartango