Urdaburu
Urdaburu/Urdao | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 598 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°14′17″N 1°53′58″W / 43.2381°N 1.8994°W / 43.2381; -1.8994 |
Mendikatea | Urdaburu-Aldura-Igoringo mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Listorretatik |
Urdaburu edo Urdao Gipuzkoako ipar-ekialdeko mendi bat da, Oiartzualdean dagoena, Errenteriako udalerriko lurrez inguratua; hala ere, administratiboki Donostiaren 2,2 km2-ko barrendegi batean dago.
Historia
Urdaburu "Zilegiak" ("Montes francos del Urumea" gaztelaniaz) izeneko mendien barruan zegoen, Urumeako ibarraren erdian eta auzo-mendiak edo komunalak ziren. Izan ere, Erdi Arotik eskualdeko herrienak ziren, Donostia, Hernani eta Urnietarenak. XVII. mendean banatu eta Urdaburu Donostiarako geratu zen. Azkenik, lur horiek bi eremutan banatu ziren: Altzabaso, alde batetik, eta Donostibaso, bestetik. Gaur egun, Añarbeko urtegia mendiaren magalean dago.
Abiapuntuak
- Landarbaso, Listorreta (Errenteria): ordu bat eta 45 minutu.
- Ugaldetxo (Oiartzun): ordu bat eta 45 minutu.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Datuak: Q3552262
- Multimedia: Urdaburu / Q3552262
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |