Urroz (Malerreka)
- Artikulu hau Malerrekako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Urrotz (argipena)».
Urroz | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||||||||||
| |||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Herrialdea | Euskal Herria | ||||||||||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||||||||||
Merindadea | Iruñea | ||||||||||
Eskualdea | Malerreka | ||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Nafarroa | ||||||||||
Izen ofiziala | Urrotz | ||||||||||
Alkatea | Josu Zozaya Ubiria (Herriko Taldea) | ||||||||||
Posta kodea | 31752 | ||||||||||
INE kodea | 31244 | ||||||||||
Herritarra | urroztarra | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 43°06′05″N 1°42′22″W / 43.101388888889°N 1.7061111111111°W / 43.101388888889; -1.7061111111111 | ||||||||||
Azalera | 10,46 km² | ||||||||||
Garaiera | 337 metro | ||||||||||
Distantzia | 60 km (Iruñetik) | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 177 (2023: 0) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 0,17 bizt/km² | ||||||||||
Zahartzea[1] | % 21,62 | ||||||||||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 60,61 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera[1] | % 75 (2011) | ||||||||||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||||||||||
Langabezia[1] | % 5,82 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[2][3] | % 96,20 (2018: %-2,71) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.urrotz.org |
Urroz[4] ([uros̻]) Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen udalerria da eta Malerrekako ibarrean, Baztan-Bidasoa eskualdean dago. 179 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 60 kilometrora dago. Herrigunea 337 metroko garaieran dago.[5]
Izena
Euskaltzaindiak arautua duen izena Urroz, baina 1989ko urtarrilaren 31n izen ofizialtzat Urrotz hartu zen.[5] Gaur egun izen ofiziala Urroz berriro da. Antzina, gaztelaniaz, Urroz de Santesteban deitzen zen.
Geografia
Mugak
Urroz udalerriak iparraldetik Iturenekin du muga, hegoaldean Ultzamarekin, mendebaldean Beintza-Labaienekin, ekialdean Oizekin eta hego-mendebaldean, berriz, Donamariarekin.
Inguru naturala eta kokapena
Herria Nafarroa ipar-mendebaldean kokatzen da. Udalerri honetan eta ingurugiro natural eder batez inguratuak Leurtzako urtegiak kokatzen dira.
- Antzinako herri sarreraren adierazlea.
- Pilotalekua.
Historia
Urrozi buruzko lehen aipamena 1280. urteko dokumentu batekoa da. Udalerria Leringo Doneztebeko haranari loturik egon zen 1845era arte. Urte hartan, Nafarroako udalerrien erreforma administratiboa egin zenean, udalerri independente bihurtu zen.
Udalerriko armarrian San Migel Luziferren irudia ageri da.
Demografia
Urrozko biztanleria |
---|
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,09 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Politika
Udal hauteskundeak
2007an Urrozko alkate kargurako Herriko Alkartasuna (HA) herri ekimeneko Ignacio Urroz Gragirena aukeratu zuten; haren taldeak udaleko bost ordezkariak lortu zituen. Baliogabeko botoak hiru izan ziren (emandako boto guztien %2,91) eta boto zuriak zortzi izan ziren (%8,00). Abstentzioa %33,55ekoa izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Jose Luis Larraiotz Ariztegi (HA) | 61 | Bai |
Joseba Miren Urrotz Telletxea (HA) | 57 | Bai |
Ignacio Urroz Gragirena (HA) | 57 | Bai |
Martin Mariezkurrena Juanena (HA) | 41 | Bai |
Juan Pedro Zozaia Goñi (HA) | 43 | Bai |
2011ko udal hauteskundeetan ez zen zerrendarik aurkeztu. Hortaz, Ignacio Urrozek jarduneko alkate segitu zuen[6].
Udaletxea
Udaletxea elizatik gertu dago eta 1970eko hamarkadan eraiki zen, (beheko solairua 1978 berriztu zen). Eraikuntzak bi solairu dauzka, eta fatxada nagusia harriz eginda dago. Udaletxean, udal bulegoez gain, ostatua eta taberna daude. Urrozko udaletxeko idazkaria Oiz, Donamaria eta Beintza-Labaiengo idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Leurtza Etorbidea, 1 - 1. solairua
Alkateen zerrenda
2007-2015 | Ignacio Urroz Gragirena | Herriko Alkartasuna |
2015-2019 | Iñaki Juanena Santesteban | Herriko Alkartasuna |
2019-2023 | Josu Zozaya Ubiria | Herriko Taldea |
Azpiegitura eta garraioak
Mariano Vertiz autobus konpainiak Doneztebe eta Labaien arteko linea ustiatzen du, norabide bakoitzean bidaia bakarra egiten duena. Lineak honako ibilbidea egiten du:
Jaiak eta ospakizunak
Herriko jaiak San Migelen omenez ospatzen dira, irailaren 29aren inguruan. Besteak beste, herri kirolak, pilota partiduak eta bertso bazkaria antolatzen dira.
Zerbitzuak
Urroz "Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateko" kidea da. Erakundeak Donezteben du egoitza nagusia.
Ondasun nabarmenak
- San Migel eliza, elizaren barruan Ama Birjina eta haurraren irudi gotikoa dago.
- San Kristobal baseliza, barruan San Kristobal eta San Antonioren irudiak daude.
Urroztar ospetsuak
- Javier Gorosterratzu (1877-1936), apaiz eta historialaria.
Erreferentziak
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ 155 araua. Euskaltzaindia, 9 or. (Noiz kontsultatua: 2010-10-26).
- ↑ a b http://www.euskomedia.org/aunamendi/135495?q=urrotz&numreg=1&start=0 Urrotz. Auñamendi Eusko entziklopedia.
- ↑ Urroz[Betiko hautsitako esteka] Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren webgunean.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- Urrozko udalaren webgunea.
- Urrozen argazkiak lasonet.com webgunean.
- "Erran.eus - Malerrekako albisteak
- Datuak: Q1647396
- Multimedia: Urrotz/Urroz de Santesteban / Q1647396
- Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Urroz
Malerrekako udalerri aurkibidea | ||
---|---|---|
Beintza-Labaien • Bertizarana • Donamaria • Doneztebe • Elgorriaga • Eratsun • Ezkurra • Ituren • Oiz • Saldias • Sunbilla • Urroz • Zubieta |