Villeneuve-Saint-Vistreko ontziak
Villeneuve-Saint-Vistreko ontziak | |
---|---|
Jatorria | |
Aurkikuntza lekua | Villeneuve-Saint-Vistre-et-Villevotte |
Aurkikuntza data | 1910 |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | urrea |
Deskribapena | |
Honen parte da | Brontze Aroko urrezko kapeluen urregintza estiloa |
Kokapena | |
Lekua | Musée d'Archéologie Nationale |
Koordenatuak | 48°38′18″N 3°46′08″E / 48.63840697°N 3.76885081°E / 48.63840697; 3.76885081 |
Villeneuve-Saint-Vistreko ontziak Villeneuve-Saint-Vistre-et-Villevotte herrian (Marne) aurkitutako urrezko artefaktu batzuk dira. Nahita lurperatutako objektu sorta bat izan ziren, eta aurkitu zirenak izan ziren bi katilu, bi eskumuturreko, bi eraztun eta urrezko hari bat[1]. Brontze Aroko urregintzako estilo berezi batekoak dira, zeinaren parekideak Gipuzkoan ere aurkitu diren, Axtrokiko ontzietan.
1910eko udaberrian aurkitu zituzten, bidegurutze baten ondoan lan batzuetan[2]. Frantziako Arkeologia Museo Nazionalean daude erakusgai, Brontze Aroko Frantziako beste objektu ezagun batzuekin, haien artean Avantongo urrezko konoa[3].
Erreferentziak
- ↑ (Frantsesez) «objets en or» Twitter (Musée d'Archéologie nationale (MAN)) (Noiz kontsultatua: 2022-12-01).
- ↑ Chappée, Julien. (1911). «Objets d'or découverts à Villeneuve-Saint-Vistre» Monuments et mémoires de la Fondation Eugène Piot 19 (2): 181–183. doi:10.3406/piot.1911.1766. (Noiz kontsultatua: 2022-12-01).
- ↑ «Cône | Panorama de l'art» panoramadelart.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-01).
Kanpo estekak
- Datuak: Q115408610
- Multimedia: Villeneuve-Saint-Vistre golden artifacts / Q115408610