Walter Wallberg
Walter Wallberg | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bollnäs church parish (en) , 2000ko martxoaren 24a (24 urte) |
Herrialdea | Suedia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | suediera |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskiatzaile akrobatikoa |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 82 kilogramo |
Altuera | 184 zentimetro |
walterwallberg.com | |
Walter Wallberg (Bollnäs, 2000ko martxoaren 24 - ) Suediako eskiatzaile akrobatikoa da. 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan koskatako proban urrezko domina irabazi zuen.
Ibilbidea
Bi urte baino ez zituela hasi zen eskiatzen eta hamabi urterekin akrobaziazko eskiaz zaletu zen. 2015-2016 denboraldian gazte mailako Europako Kopa irabazi zuen eta Munduko Txapelketan zilarrezko domina eskuratu zuen[1]. 2018ko Pyeongchangeko Jokoetan hartu zuen parte baina emaitzak oso apalak izan ziren[2].
2020 eta 2021 artean belauneko hiru ebakuntza jasan ondoren[3] 2022ko Pekingo Jokoetan txapeldun olinpikoa izan zen faboritoa zen Mikael Kingsbury kanadarra mendean hartuta. 83.23-ko puntuazioa lortu zuen[4].
Txapelketak
Neguko Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2022 | Pekin ( Txina) | 01 ! | Koxkak |
Munduk Txapelketa (Gazte mailan) | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2015 | Duved ( Suedia) | 01 ! | Koxkak |
Erreferentziak
- ↑ (Suedieraz) about – Walter Wallberg. (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Biografías Olímpicas de los Juegos Olímpicos de Invierno - Walter Wallberg» ESPNdeportes.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).
- ↑ (Ingelesez) admin. Walter Wallberg wins Olympic medal: “Nothing can stop me”. (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).
- ↑ (Ingelesez) «Wallberg upsets 'The King' to claim Olympic moguls crown» AP NEWS 2022-02-05 (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).
Kanpo estekak
- Walter Wallbergen webgune ofiziala
- Datuak: Q28468134