Zalduendo
- Artikulu hau Burgosko herriari buruzkoa da; Arabako herria gaitzat duena beste hau da: «Zalduondo»
Zalduendo | ||
---|---|---|
gune populatua | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Espainia | |
Autonomia | Gaztela eta Leon | |
Probintzia | Burgosko probintzia | |
Udalerria | Arlanzón | |
Posta kodea | 09199 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 42°20′47″N 3°29′10″W / 42.346388888889°N 3.4861111111111°W / 42.346388888889; -3.4861111111111 | |
Altuera | 1.101 m | |
Demografia |
Zalduendo Burgosko probintziako herria da, Arlanzon udalerriaren barruan. Hiriburutik 20 kilometrora dago eta guztira 61 biztanle ditu. Burgos probintzian badira euskarazko hainbat toki-izen, Erdi Aroko dokumentazioan jasoak. Horietatik batzuk oraindik gordetzen dira: Zalduendo da horietariko bat.
Turismoa
Herria eskualdeko gune turistiko bihurtzen saiatzen ari da, bere kokapen ezin hobeari esker. Bide Berdea edo Donejakue Bidea udalerritik igarotzen dira. Atapuercatik gertu dago, Unescok Gizateriaren Ondare izendatutako aztarnategi eta kobazuloekin. Arlanzon ibaia Burgoserako bidean igarotzen da, Villalbura errotaren inguruan, parke batekin eta ibai askaldegiarekin. Hori guztia Zalduendo Turismoaren udal webgunean jasotzen da.
Kanpo estekak
- Datuak: Q3574682