Zekuiano

Zekuiano
 Euskal Herria
Zekuianoko ikuspegia.
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaLaminoria
Administrazioa
Posta kodea01129
Geografia
Koordenatuak42°45′17″N 2°26′15″W / 42.7546866°N 2.43751253°W / 42.7546866; -2.43751253
Garaiera690 metro
Demografia
Biztanleria10 (2022)

Zekuiano[1] (ofiziala Cicujano / Zekuiano) Arabako ekialdean dagoen herria da, Mendialdean eta Arraia-Maeztuko udalerrian dagoena. 1958 arte Laminoria udalerriaren zati izan zen, bere hiriburua izan zelarik.

2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 95 biztanle ditu.

Geografia

Maeztu eta Elortzatik gatozela Atxarte[2] edo Los Pocilones[3] izeneko arroil txikia pasatzen da, Igoroin edo Musitu ibaiak (Laminoria aldeko inportanteena) haranetik ateratzeko daukan gunea.

Musitu, Elortza, Areatza eta Aletxa ditu auzoherri.

Demografia eta biztanleria

Zekuianoko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
82 82 80 75 79 81 84 95

Garraioa

Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
18 Maeztu Durruma KanpezuKorresErroetaErroitegiSabandoIbisate • Areatza • Musitu • Zekuiano • AletxaElortzaApilaiz Maeztu

Jakingarriak

Herria historikoki herribildua da[4].

Eraikinik aipagarriena San Joan Bataiatzailearen Lepoa Moztearen eliza da, herritik gora apur bat aldenduta dagoena; XIX. mendean berregina, erromaniko aurreko leihatea eta gotikoan zabalduriko atari erromanikoa ditu. Bere ondoan ikasleria Maeztun kontzentratu arte eskolak izan ziren eraikina dago.[5]

Ospakizuna Santa Ana baselizan.

Herrian bertan Santa Ana baseliza dago[5]. Herritik iparraldera Musiturako bidean Santo Toribio baseliza dago; garai zaharretan bertan biltzen ziren Laminoriako alkateak izendatzeko[5][6]. Udalerri modernoa osatu zenean ordea udaletxea Zekuianon bertan eraiki zuten; egun etxea herriko batzar administratiboaren bileretarako eta noizean behin auzokideen bilgune gisa erabiltzen da.

Herri honetan hiru iturri (horietako bik edanlekua dute), pilotan aritzeko eta auzokideak biltzeko lekua (elizpean), 1802ko irin-errota baten hondakinak eta Anglo-Vasco-Navarro trenbide desagertuaren geltoki bat.

Biztanleria galduz joan bada ere, azken hamarkadetan herrian bigarren etxebizitza duten batzuk ere badaude; bereziki aipatzekoa da Ama Lur izena eman zitzaion etxea (Santa Ana baselizaren parean), Getxoko Itzubaltzeta auzoko talde batek atondutakoa eta urteetan zehar udaleku eta abarrerako erabili izan dena.

Herriko jaiak abuztuaren 29an ospatzen dira, San Joan Bataiatzailearen omenez.

Argazki galeria

  • San Joan Bataiatzailearen Lepoa Moztearen eliza
    San Joan Bataiatzailearen Lepoa Moztearen eliza
  • Eskola zaharrak
    Eskola zaharrak
  • Ataria, San Joan Bataiatzailearen Lepoa Moztearen eliza
    Ataria, San Joan Bataiatzailearen Lepoa Moztearen eliza
  • Atariko kapitela, San Joan Bataiatzailearen Lepoa Moztearen eliza
    Atariko kapitela, San Joan Bataiatzailearen Lepoa Moztearen eliza
  • Tren geltoki zaharra
    Tren geltoki zaharra

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindiaren onomastika datutegia
  2. Hala izendatua Eusko Jaurlaritzak argitaratutako Entzia-Iturrieta-Izki-Kodes 1:25.000 eskalako mapan.
  3. Izendapen hori ematen zaio herriaren sarreran dagoen panel informatiboan eta udalaren webgunean.
  4. Zekuiano Euskomedian.
  5. a b c «Cicujano / Zekuiano» Ayuntamiento de Arraia-Maeztu · Arraia-Maeztuko Udala 2019-03-21 (Noiz kontsultatua: 2023-04-24).
  6. Arraia-Maeztuko udalaren webgunea.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Udalaren web orria: https://www.arraia-maeztu.eus/arraia-maeztu/cicujano-zekuiano/?lang=eu
  • (Gaztelaniaz) Zekuiano Auñamendi entziklopedian.
  • San Joan Bataiatzailearen Lepoaren Mozketaren ermita - Bisita birtuala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2972285
  • Commonscat Multimedia: Cicujano-Zekuiano / Q2972285

  • Lekuak
  • INE: 01037010300
  • Wd Datuak: Q2972285
  • Commonscat Multimedia: Cicujano-Zekuiano / Q2972285


Arraia-Maeztuko herriak

AletxaApilaiz • Areatza • AtauriAzazetaBirgarabarrenBirgaragoienElortzaErroetaErroitegiIbisateKorresMaeztuMusituSabando • Zekuiano


Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.