1933ko Kontxako Bandera

1933ko Kontxako Bandera
Oriotarrak banderarekin
Datu orokorrak
Antolatzailea Donostiako Udala
Partaideak 8
Estropadak 2 estropada
Hasiera 1933ko irailaren 10a
Amaiera 1933ko irailaren 17a
Palmaresa
Txapelduna Euskal Herria Orio
Txapeldunordea Euskal Herria Hondarribia
← 1932
1934 →
1933ko estropadako une bat

1933ko Kontxako Bandera (Banderaren 41. ekitaldia) urte honetako irailaren 10 eta 17an jokatu zen, eta Oriok bere 8. Kontxako Bandera eskuratu zuen, San Pedroren hurrenkera hautsiz.

Kontakizuna

Zortzi traineruk hartu zuten parte estropadan, bost gipuzkoarrek eta hiru bizkaitarrek. Lehenengo jardunaldian alde izugarriak atera zituen Oriok, ia minutu erdi bigarrenari, eta San Pedrok ezustean seigarren denbora baino ez zuen lortu, ohorezko txandatik kanpo gelditu zen beraz. Bigarren igandean bere maila erakustera irten ziren pasaitarrak eta Oriogandik hiru segundu eskasera gelditu ziren.

Ohorezko txanda Oriok, Hondarribiak, Amaikak Batek eta Santurtzik jokatu zuten. Garai hartan ohitura zen bezala Oriok Hondarribiarekin trukatu zuen trainerua eta donostiarrek santurtziarrekin. Kontsolazio txandan San Pedrok Lutxanarena erabili zuen eta Kaikuk Empujerena.

Urtearen hasieran Orion Emen Gatoxti arraun kluba sortu zen. Izen honekin lorturiko lehenengo Kontxako Bandera da 1933koa, eta 1964ean desagertu zen arte 12 aldiz nagusituko zen Donostiako estropadetan.

Parte-hartzaileak

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
Euskal Herria Amaikak Bat (Donostia)
Euskal Herria Emen Gatoxti (Orio)
Euskal Herria Empuje (Donostia)
Euskal Herria Hondarribia
Euskal Herria Kaiku
Euskal Herria Lutxana
Euskal Herria San Pedro
Euskal Herria Santurtzi
Joshemaritarra
San Nikolas
El empuje donostiarra
Ama Guadalupekoa
Bilbotarra
Aurora
Aita Sanpedrokua
Axpetarra
Antton Bakeriza
Domingo Mitxelena
Balentin Bakeriza
Meltxor Amunarriz
Amancio Mendiola
Pérez
Manuel Arrillaga "Aita Manuel"
Jose Iriarte

Emaitzak

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna 2. Eguna Denera Diferentzia
1 Orio 19:23:2/5 19:26:1/5 38:49:3/5
-
2 Hondarribia 19:56:1/5 19:31:1/5 39:27:2/5 + 0:37:4/5
3 Amaikak Bat 19:51:4/5 19:39:0/5 39:30:4/5 + 0:41:1/5
4 Santurtzi 19:55:0/5 19:47:1/5 39:42:1/5 + 0:52:3/5
5 San Pedro 20:03:4/5 19:29:4/5
-
-
6 Kaiku 20:00:1/5 19:54:3/5
-
-
7 Lutxana 20:54:0/5 19:58:0/5
-
-
8 Empuje 21:09:0/5 20:48:0/5
-
-

Tripulazio irabazlea

  • Emen Gatoxti
    • Patroia: Domingo Mitxelena
    • Arraunlariak: Tiburtzio Etxeberria, Ramon Solabarrieta, Francisco Abaurrea, Joakin Azkue, Juan Jose Solabarrieta, Inazio Manterola, Inazio Sarasua, Agustin Arrillaga, Jose Mari Zumeta, Pedro Goikoetxea, Jose Kruz Lopetegi, Jose Zumeta (Salmasti) eta Jose Zumeta (Txantxa).


Donostia Kontxako Banderak Donostia

1879188018811883188718891890189118921894189518961897189818991900190119031906190919101911191519161917191819191920192119221923192419251926192719281929193019311932 • 1933 • 193419351939194019411942194319441945194619471948194919501951195219531954195519561957195819591960196119621963196419651966196719681969197019711972197319741975197619771978197919801981198219831984 198519861987198819891990199119921993199419951996199719981999200020012002200320042005200620072008200920102011201220132014201520162017201820192020202120222023

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q16515777
  • Commonscat Multimedia: Flag of La Concha, 1933 / Q16515777

  • Wd Datuak: Q16515777
  • Commonscat Multimedia: Flag of La Concha, 1933 / Q16515777