1986ko Kontxako Bandera

1986ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
Antolatzailea Donostiako Udala
Partaideak 8
Estropadak 2 estropada
Hasiera 1986ko irailaren 7a
Amaiera 1986ko irailaren 14a
Palmaresa
Txapelduna Euskal Herria San Juan
Txapeldunordea Euskal Herria Zumaia
← 1985
1987 →

1986ko Kontxako Bandera (Banderaren 91. ekitaldia, garai hartan 84. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 7 eta 14ean jokatu zen, San Juanek bere 6. Kontxako Bandera eskuratu zuen, 1963ko aurreko garaipenetik 23 urtetara.

Kontakizuna

Espero bezala sanjuandarren eta Zumaiaren arteko lehia estua izan zen. Lehenengo jardunaldian segundo bat eta 32 ehunenekoren aldea baino ez zen izan bien artean, bigarren igandean berriz 10 segundo atera zizkion San Juanek Zumaiari. Hirugarrena San Pedro izan zen 32 segundora.

Errekorren urtea izan zen, izan ere lehiaketa eremua 1945ean homologatu zenetik lehenengo aldia baitzen egun bakarrean 20 minututik jeisten zena, eta bi egunak batuta 40 minututik jeisten zena.

Bestalde aipatzekoa da San Pedro Kontxan lehian aritu zela, 1971 urtetik egon gabe zena, eta hirugarren eginez emaitza bikaina lortu zuela. Bi debutari ere izan ziren urte honetan, Mundaka eta Isuntza hain zuzen ere.

Donostiarren ordezkaria Ur-Kirolak izan zen, Aste Nagusiko klasifikatorioan Donostia eta Fortuna gainditzeagatik.

Kontxako Banderarako Sailkapen estropadan 13 traineru aritu ziren lanean, zazpi gipuzkoar, lau bizkaitar eta bi kantabriar. Estropada hau ere San Juanek irabazi zuen.

Parte-hartzaileak

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
Euskal Herria Isuntza
Euskal Herria Kaiku
Euskal Herria Mundaka
Euskal Herria San Juan
Euskal Herria San Pedro
Kantabria Santoña
Euskal Herria Ur-Kirolak
Euskal Herria Zumaia
Lekitxarra
Bizkaitaŕa
Mundakarra
Erreka
Aita Manuel
Virgen del Puerto
Koruko Ama
Telmo Deun
Mikel Murelaga
Norberto Torres "Txirri"
Oskar Riguero
Juan Mari Lujanbio
Juan Carlos Fontan
Fernando Palacios
Olegario Iturralde
Edu Aristi

Emaitzak

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna 2. Eguna Denera Diferentzia
1 San Juan 20:05:05 19:49:87 (R) 39:54:92 (R)
-
2 Zumaia 20:06:37 19:59:76 40:06:13 + 0:11:21
3 San Pedro 20:24:36 20:02:93 40:27:29 + 0:32:37
4 Ur-Kirolak 20:22:69 20:13:70 40:36:39 + 0:41:47
5 Kaiku 20:27:69 20:13:22 40:40:91 + 0:45:99
6 Mundaka 20:48:58 20:35:33 41:23:91 + 1:28:99
7 Santoña 21:06:00 20:40:75 41:46:75 + 1:51:83
8 Isuntza 21:02:18 20:49:61 41:51:79 + 1:56:87
  • (R) Errekor berriak.

Tripulazio irabazlea

  • Koxtape Arraun Elkartea
    • Entrenatzailea:
    • Patroia: Juan Mari Lujanbio
    • Arraunlariak: Pedro Manzisidor, Franzisko Arrizabalaga, Jose Luis Erkizia, Jokin Mitxelena, Luis Mari Lasurtegi, Jose Ramon Oiartzabal, Nikolas Sagarzazu, Juan Manuel Ollokiegi, Juan Mari Etxabe, Aitor Ugartemendia, Mikel Ugartemendia, Manuel Ansa, Jose Mari Azkue, Franzisko Sistiaga, Adolfo Leibar, Manuel Azpillaga

Sailkapen estropada

Postua Taldea Denbora
1 San Juan 21:35,59
2 Zumaia 21:44,32
3 San Pedro 21:55,81
4 Kaiku 21:58,90
5 Mundaka 22:05,18
6 Santoña 22:13,51
7 Isuntza 22:14,55
8 Zierbena 22:21,22
9 Donostia 22:22,95
10 Hondarribia 22:34,59
11 Camargo 22:37,35
12 Zarautz 22:48,72
13 Fortuna 22:50,77


Donostia Kontxako Banderak Donostia

18791880188118831887188918901891189218941895189618971898189919001901190319061909191019111915191619171918191919201921192219231924192519261927192819291930193119321933193419351939194019411942194319441945194619471948194919501951195219531954195519561957195819591960196119621963196419651966196719681969197019711972197319741975197619771978197919801981198219831984 1985 • 1986 • 1987198819891990199119921993199419951996199719981999200020012002200320042005200620072008200920102011201220132014201520162017201820192020202120222023

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12252526
  • Wd Datuak: Q12252526