Alaitza Arabako herria da, Iruraitz-Gaunako udalerrian kokatzen dena, Iruraitz udalerri zaharrean. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 59 biztanle ditu.
Historia
1089ko agiri batean agertzen da lehen aldiz. Bertan Gartzia Gonzalezek ondorengorik izan ez duela eta Donemiliagako monastegiari bere Alaitzako ondasun guztiak ematen dizkiola aipatzen da.
Demografia eta biztanleria
Alaitzako biztanleria 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
48 | 47 | 51 | 58 | 57 | 63 | 63 | 59 |
Garraioa
Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
Araba Bus | |
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
Eskualdeko Garraioa | |
Ondasun nabarmenak
- Andre Mariaren Jasokundearen eliza
Bibliografia
- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Alaitza udal webgunean[Betiko hautsitako esteka]
- Andre Mariaren Jasokundearen eliza - Bisita birtuala