Gauna |
---|
Euskal Herria |
|
|
Kokapena |
---|
Herrialdea | Araba |
---|
Udalerria | Iruraiz-Gauna |
---|
Administrazioa |
---|
Geografia |
---|
Koordenatuak | 42°49′29″N 2°29′46″W / 42.82472°N 2.49611°W / 42.82472; -2.49611 |
---|
Demografia |
---|
Biztanleria | 75 (2022) |
---|
Gauna Arabako lautadako herri bat da, Iruraitz-Gauna udalerrikoa. 1966an Iruraitzekin bat egin arte, berezko udalerria osatzen zuen, Erentxun ere barnean hartzen zuena.
2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, auzoak 64 biztanle zituen.
Historia
XV. mendean Gauna familiaren dorretxea egon zen baina Diego Martinez de Alava komuneroak eraitsi zuen.
Demografia eta biztanleria
Gauneko biztanleria 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
69 | 71 | 73 | 69 | 63 | 63 | 62 | 64 |
Garraioa
Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
Eskualdeko Garraioa | |
Hizkuntza
Hizkuntza nagusia gaztelania da. XIX. mendearen hasieran galdu zen euskara.[1]
Ondarea
- San Esteban parrokia eliza gotikoa[2]
- San Bitor ermita[3]: Itxogana mendiaren oinean dago eta XVII mendean berriztu zuten.
Jaiak
- Herriko jaiak uztailean izaten dira eta "El Chofi" pertsonaia ateratzen da.
- San Bitor ermitan ekainaren 12an erromeria egiten da. Arabako kirolarien patroia da.
Erreferentziak
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
Bibliografia
- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Kanpo estekak
- «Gauna ezagutzen» Euskonews Gaztea astekaria.
- (Gaztelaniaz) «Gauna», Iruraitz-Gaunako Udalaren webgunea.