Labrazako harresiak

Labrazako harresiak
Kultura ondasuna
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaLabraza
Koordenatuak42°34′00″N 2°25′00″W / 42.56669°N 2.41672°W / 42.56669; -2.41672
Map
Ondarea
BICRI-51-0005116
2008an monumentuak Harresidun Hirien Zirkuluaren munduko saria jaso zuen.

Labrazako harresia eta gaztelua Oion udalerriko hiribildu harresiduna da. Oiondik gertu dago eta Nafarroarekin egiten du muga. Defentsarako erakin multzoa da, mendixka baten gainean eraikia; ekialdean defentsa-dorreak ditu, iparraldean eliza eta dorre bat, eta hego-ekialdean harresia. Harresian jendea bizi da egun, eta horregatik jaso zuen 2008an Harresidun Hirien Zirkuluaren munduko saria.[1] 1984tik Arabako kultura ondasunaren izendapena du.

Ezaugarriak

Labraza arresiz inguratutako hiribildua da, gaztelu baten inguruan zegoena, gaur egun harresiaren aztarnak daude erdi aldean. Harresiak pixkanaka babeserako elementuak galduz joan da, baina hala ere oraindik badaude zenbait dorre eta hormatal. Hormaren alde bietara harearrizko pilare lodiak daude, hauek material pobreagoekin bete ziren arren. Hasierako baoetatik gaur egun dorreen saeterak eta komunikazio baoak baino ez dira kontserbatzen, horietako asko itxita daudelarik. Hegoaldeko dorrean itsatsitako matakana ere kontserbatzen da eta elementurik interesgarriena da. Beste dorreetatik oso nabaritua dago, besteengandik oso urrun dagoelako eta lau aldeetatik itxita dagoelako. Hiribilduko etxeak harresiaren barru aldeko hormataletara itsatsiz joan dira, eta hego zein ekialdeko aldeetan, etxeetarako sarrera harresitik edo barruko kaleetatik egin daiteke. Labraza Euskal Herrian dagoen hiribildu-gotorleku txikiena da. Harresien izaera arkaikoak, hormetan dituen Erdi Aroko aztarnekin eta itsatsitako etxeek jasan duten garapenagatik, hiribildu hau Araban muino gainean altxatutako hiribildurik esanguratsuena bihurtzen du.

Historia

1196an Antso Azkarrak hiribildu bilakatu zuen eta San Cristobal de Labraza izena jaso zuen. Haren erregealdian (1193-1234), hainbat agirien sinatzaileen artean azalduko dira Labrazako tenenteen izenpeak, jarraian aipatuko ditugunak:

  • Didago Albarez, 1206ko martxoan, Tuteran zegoela, Tafallako forua izenpetu zuen; abenduan, San Martin Unx-ekoa eta 1208ko urtarrilean, Iruñean, Aranguren, Iriberri eta Ilundaingo nekazariei emandako forua.
  • Sanchiz Garceiz, 1208ko azaroan, Burundakoei Guardiako Forua eman zitzaienean eta berriz 1211ko maiatzean, Ultzamako bailararen foruan.
  • Garcia Arceiz de Yhaniz, 1219ko apirilean, Vianako Forua izenpetzean eta hilabete berean Aguilar Kodesekoa

Iruditegia

  • Atari nagusia.
    Atari nagusia.
  • Atari nagusia kanpotik ikusita.
    Atari nagusia kanpotik ikusita.
  • Harresiaren aztarnak.
    Harresiaren aztarnak.
  • Dorre nagusia.
    Dorre nagusia.
  • Harresia.
    Harresia.

Bibliografia

  • Jimeno Jurío, José María; Jimeno Aranguren, Roldán: Fuentes Documentales Medievales del País Vasco: Archivo General de Navarra (1194-1234) Donostia : Eusko Ikaskuntza, 1998 [1]
  • Arrieta Valverde, Anton.-Euskal herriko gazteluak : Araba. Donostia: inp. Leitzaran Grafikak, 2018. orr.162-166. ISBN 978-84-09-05418-3

Erreferentziak

  1. http://ayuntamientodeoyon.com/eu/turismoa/ondare-artistikoa/labraza/520-gaztelua-eta-harresia.html[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera

Kanpo loturak

  • Labrazako gaztelua. Euskal Herriko 101 gaztelu. Hiru.com
  • (Gaztelaniaz):Castillos webguneko informazioa.[Betiko hautsitako esteka]
  • (Gaztelaniaz):Informazio turistikoa.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Labrazako harresiak Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q16609630
  • Commonscat Multimedia: Walls and gates in Labraza / Q16609630

  • Ondare historikoa
  • BIC: RI-51-0005116
  • Wd Datuak: Q16609630
  • Commonscat Multimedia: Walls and gates in Labraza / Q16609630
  • i
  • e
  • a
 Euskal Herriko gazteluen aurkibidea
Araba
Bizkaia
Gipuzkoa
Lapurdi
Nafarroa Beherea
Nafarroa Garaia
Ablitasko gazteluaAixitako gazteluaAlesbesko gazteluaAmaiurko gazteluaAñorbeko gazteluaAratzuriko gazteluaArlekiko gazteluaArradako gazteluaArtaxoako ZerkoaAzagrako gazteluaAzkoiengo gazteluaBurgiko gazteluaCadreitako gazteluaCortesko gazteluaDeioko gazteluaEloko gazteluaErriberriko Errege JauregiaErriberriko Jauregi ZaharraEslabako gazteluaFaltzesko gazteluaFunesko gazteluaGalipentzuko gazteluaGarañoko gazteluaGazteluberriko gazteluaGergako gazteluaGorraizko gazteluaGorritiko gazteluaKabregako gazteluaKaparrotsuko gazteluaIruñeko zitadela‎Izabako gazteluaLarragako gazteluaLegingo gazteluaMartzillako gazteluaMelidako gazteluaMilagroko gazteluaMirandako gazteluaMurelu Hautsiko gazteluaNafarroako errege-erreginen jauregiaOibarko gazteluaOrzorrotzeko gazteluaPeñako gazteluaPetillako gazteluaPunicastroko gazteluaRocaforteko gazteluaSan Kristobal gotorlekuaSantakarako gazteluaSantxikorrotaTafallako gazteluaTebasko gazteluaTudejen gazteluaTuterako gazteluaUntzeko gazteluaUxueko Andre Mariaren eliza-gotorlekuaXabierko gazteluaZalatanbor gazteluaZarrakazteluko gazteluaZilegietako dorrea
Zuberoa