Txantrea (lagunartean Txan izenez ezaguna) Iruñeko auzoa da, hiriaren iparraldean dago. 1950ko hamarkadan sortutako hirigintza-garapenekin bat dator.
Iparraldean Ezkaba auzoa eta Antsoaingo artean dago, ekialdean Burlata eta Atarrabiako artean, hegoaldean Beloso-Erripagaña auzoen eta mendebaldean Arrotxapea eta Alde Zaharra auzoen artean.
2020ko maiatzean 19 784 biztanle erregistratu zituen, horietatik 9 573 gizonak eta 10 211 emakumeak.
Berezko nortasuna
Frankismo garaian auzolanean eraikia, nortasun handiko langile auzoa da, non hainbat ekimen auzolanean egin izan diren. Berezko ikurrak baditu eta, umore onean, Txantreako Errepublika Independentea ezizena ematen zaio. Gaur egun herria ez izan arren (auzoa da), herria ematen duela esaten dute askok, eta Txantreako biztanle askok iruindartzat ez, baizik txantreartzat dute beren burua.
"Auzo gatazkatsua"
Barricada rock taldearen bigarren disko luzea Barrio Conflictivo (1985), Txantrea auzoari eskainita zegoen non, 1980. hamarkadan mugimendu politiko indartsua zegoen. Bertako borroka hain zen handia non askotan atxiloketak, manifestazioak, barrikadak eta poliziaren aurkako liskarren ondorioz, komunikabide espainiarrek "auzo gatazkatsua" ezizena ipini zioten.
Izenaren jatorria
Abesbatzaren ardura zuen Katedraleko kalonjeari txantre zeritzon (gaztelaniazchantre, frantsesezkochanteur [«abeslari»] izenetik), eta hari zegozkion lurretan eraiki baitzen auzoa, Txantrea izena egokitu zitzaion auzune hari ere. Hedaduraz, hango etxe baxu eta ondoan baratzea duten beste herrietako etxetxoei ere txantrea deitzen zaie sarritan Iruñe inguruan. Gaur egun hor mintzatzen diren bi hizkuntza nagusietan (euskara eta gaztelania) euskarazko idazkera erabiltzen da gehienbat: Txantrea. Areago, 2017.eko maiatzean ekimena plazaratu zuten bertakoek izen ofizial bakarra horixe izan dadin Iruñeko udalari eskatuz, eta honek hala erabaki zuen 2017ko abenduan.
Txantreako jaiak Maiatzaren lehena zubian ospatzen dira, langileriaren omenez. 2013an, adibidez, apirilaren 30etik maiatzaren 5era bitartean izan dira. Jaiak auzoko eragileek, eta auzokideek orokorrean, antolatzen dituzte auzolanaren bidez. Jaierako azken larunbatean "kaldereteak" egiten dira, azken urteotan, Alemanak deituriko auzoko zatian, eta igandean "paellada" Txantreako plazan. Horietako egun bat Gazte Eguna da eta gazte bazkari erraldoia egiten da "Festalekua" deituriko karpan. Gauean, gainera, adin guztietarako egitarau oparoa prestatzen du Txantreako Festa Biltzarrak: mexikanak, gazteentzako Festalekuan kontzertuak, Felix plazan (Armonia Txantreana peñak antolatutakoak) etab.
Festak hasi aurreko asteburuan txantrearrek hitzordua dute Auzotegi auzo-etxean taldeak egin eta festen egitaraua etxerik etxe banatzeko. Hala, txantrear guztiek, borondatearen truke, egitaraua eskutara, edo bestela auzoko dendatxoetan hartuta, izaten dute irakurgai.
RENFE • Sanduzelai/Fleming • Sanduzelai/Sanduzelai • Sanduzelai/Sanduzelai • Nafarroa 3
IRUÑA (Donibane)
Oliva 25 • Baiona/Irurita • Baiona 5
IRUÑA (1. Zabalgunea)
Armada (Zitadela)
IRUÑA (2. Zabalgunea)
Bianako Printzea/Zangoza
IRUÑA (Alde Zaharra)
Sarasate (Nafarroako Foruak)
Ikus artikulua: N7 linea (Eskualdeko Hiri Garraioa)
Armarria eta ereserkia
Txantreak, bere nortasun sentimendua dela eta, armarri propioa dauka. Auzoko etxe tipikoak, mugakidea den Magdalena auzoko zubiak eta Txantrea hitzak osatzen dute armarria.