Filipo Arabiarra
Filipo Arabiarra | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Irudi gehiago | |||||||
244ko otsaila - 249ko iraila ← Gordiano III.a - Dezio →
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Shahba (en) , 204 | ||||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||||
Heriotza | Verona, 249 (44/45 urte) | ||||||
Heriotza modua | giza hilketa: guduan hila | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Julius Marinus | ||||||
Ezkontidea(k) | Marzia Otazilia Severa | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Antzinako Erromako erlijioa |
Filipo Arabiarra (latinez: Marcus Iulius Philippus; 204 – 249) erromatar enperadorea izan zen, 244tik hil zen arte. Arabiar goitizena jaso zuen haren familiaren jatorriarengatik.
Estreinako urteak
Gutxi dakigu Filiporen estreinako urteei buruz. Shahba hirian jaio zen, Damaskoren hegoaldean, Siria probintzian. Aitaren izena Julio Marino izan zen; amarena ezezaguna da. Anaiaren bat Pretoriar Guardian aritu zen Gordiano III.aren agintaldian. Filipo Marcia Otacilia Severarekin ezkondu zen eta biek Marcus Julius Severus Philippus izeneko semea izan zuten.
Boterea eskuratzen
243an, Gordiano III.aren partiarren kontrako kanpainan, Timesiteo, Pretoriar Guardiako prefektua hil zen. Heriotzaren kausak ezezagun dirau. Prisko anaiaren ekimenez, Filipo pretoriarren buru bilakatu zen. Honela, bi anaiek enperadorea bere kasa erabili nahi zuten, eta lortuz gero Inperioko benetako kontrola izanen zuketen.
Porrot militar baten ostean, Gordiano III.a ere hil zen, hura ere egoera ezezagunetan. Filipori leporatu zioten heriotza hori, baina enperadore aldarrikatu zuten. Aurreko usurpatzaileek egindako hutsegiteak ez errepikatzearren, Filipo berehala itzuli zen Erromara, Senatuaren onespena jasotzera. Anaia ekialdean utzi zuen, egundoko boterearekin horko probintzien gainean. Erroman Augusto titulua eman zioten eta semea oinordeko izendatu zuten.
Boterean
Filiporen agintaldia germaniarren inbasio berriekin batera hasi zen. Panonia eta Mesia probintzietan sartu ziren. 248an garaitu ahal izan zituen azkenean Filipok. Baina gerrako harrapakin urria zela kausa, legioak matxinatu ziren. Legioek Pakatiano aldarrikatu zuten enperadore. Matxinada suntsitutakoan, Filipok Dezio izendatu zuen probintziako gobernari.
Baina Pakatianorena ez zen arrisku bakarra. Ekialdean Iotapiano ere matxinatu zen, Priskok, Filiporen anaiak, zeraman politika zela eta. Izan ere, zergak handitu zituen. Beste bi matxinada ere sortu ziren, baina arrakastarik gabekoak.
248ko apirilean, Erromako milagarren urteurrena ospatu zen, Romulok hiria K.a. 753an fundatu baitzuen. Ospakizun ederrak izan ziren, iturrien arabera. Jokoak eta antzezlanak hiria zehar hedatu ziren. Asinio Kuadratok Milurteko historia idatzi zuen urteurrenerako prestatuta.
Ospakizunak ospakizun, nahigabea zabaldu zen legioen artean. 249ko udaberrian Mesiako gobernaria, Dezio, enperadore aldarrikatu zuten horko legioek. Deziok berehala jo zuen Erromara. Bi armaden arteko borrokan Filipo hil zen. Dezioren garaipenaren berri Erromara ailegatutakoan, Filiporen 11 urteko semea ere hil zuten.
Kanpo estekak
- i
- e
- a
27 BC – 235 AD
235–284
- Maximino Trax
- Gordiano I.a eta Gordiano II.a
- Pupieno eta Balbino
- Gordiano III.a
- Filipo Arabiarra eta Filipo II.a
- Dezio eta Herenio Etrusko
- Hostiliano
- Treboniano Galo eta Volusiano
- Emiliano
- Valeriano
- Galieno, Salonino eta Valeriano II.a
- Klaudio Gotiko
- Kintilo
- Aureliano
- Tazito
- Floriano
- Probo
- Karo
- Karino eta Numeriano
Galietako enperadoreak:- Postumo
- (Leliano)
- Mario
- Viktorino
- (Domiziano II.a)
- Tetriko I.a eta Tetriko II.a
284–395
- Diokeziano (inperio osoa)
- Diokeziano (ekialdea) eta Maximiano (mendebaldea)
- Diokeziano (ekialdea) eta Maximiano (mendebaldea) eta Galerio (ekialdea) eta Konstantzio Kloro (West)
- Galerio (ekialdea) eta Konstantzio Kloro (mendebaldea) eta Severo II.a (mendebaldea) eta Maximino Daia (ekialdea)
- Galerio (ekialdea) eta Severo II.a (mendebaldea) eta Konstantino I.a Handia (mendebaldea) eta Maximino Daia (ekialdea)
- Galerio (ekialdea) eta Maxentzio (mendebaldea) eta Konstantino I.a Handia (mendebaldea) eta Maximino Daia (ekialdea)
- Galerio (ekialdea) eta Lizinio (mendebaldea) eta Konstantino I.a Handia (mendebaldea) eta Maximino Daia (ekialdea)
- Maxentzio (bakarrik)
- Lizinio (mendebaldea) eta Maximino Daia (ekialdea) eta Konstantino I.a Handia (bere burua aldarrikatua) eta Valerio Valente
- Lizinio (ekialdea) eta Konstantino I.a Handia (mendebaldea) eta Lizinio II.a, Konstantino II.a eta Krispo
- (Martiniano)
- Konstantino I.a Handia (inperio osoa) eta Krispo
- Konstantino II.a
- Konstante
- Magnentzio eta Dezentzio
- Konstantzio II.a eta Vetranio
- Juliano Apostata
- Joviano
- Valentiniano I.a
- Valente
- Graziano
- Valentiniano II.a
- Magno Maximo eta Flavio Viktor
- Teodosio I.a Handia
- (Flavio Eugenio)
395–480
- Honorio
- (Konstantino III.a eta Konstantzio II.a)
- Konstantzio III.a
- Joan, mendebaldeko usurpatzailea Ravenan
- Valentiniano III.a
- Petronio Maximo eta Paladio
- Avito
- Maioriano, Libio Severo, Antemio eta Olibrio
- Glizerio
- Julio Nepote (de iure)
- Romulo Augustulo (usurpatzailea)
Bizantziar Inperioa
395–1204
- Arkadio
- Teodosio II.a
- Pulkeria
- Martziano
- Leon I.a
- Leon II.a
- Zenon I.a (1. agintaldia)
- Basilisko eta Marko
- Zenon I.a (2. agintaldia)
- Anastasio I.a
- Justino I.a
- Justiniano I.a
- Justino II.a
- Tiberio II.a
- Maurizio eta Teodosio
- Fokas
- Heraklio
- Konstantino III.a
- Heraklonas
- Konstante II.a
- Konstantino IV.a eta Heraklio, Tiberio eta Justiniano II.a
- Justiniano II.a (1. agindaldia)
- Leontzio
- Tiberio III.a
- Justiniano II.a (2. agintaldia) eta Tiberio
- Filipiko
- Anastasio II.a
- Teodosio III.a
- Leon Isauriarra
- Konstantino V.a
- Artabasdo
- Leon IV.a Khazariarra
- Konstantino VI.a
- Irene
- Nizeforo I.a
- Estaurazio
- Mikel I.a Rangabe eta Teofilakto
- Leon V.a Armeniarra eta Konstantino
- Mikel II.a
- Teofilo
- Mikel III.a
- Basilio Mazedoniarra
- Leon VI.a Jakituna
- Alexandro Bizantziokoa
- Konstantino VII.a Porfirogeneta
- Erroman I.a Lakapetarra eta Kristobal, Eztebe eta Konstantino
- Erroman II.a
- Nizeforo II.a Fokas
- Joan I.a Tzimiskes
- Basilio II.a
- Konstantino VIII.a
- Zoe (1. agindaldia) eta Erroman III.a
- Zoe (1. agindaldia) eta Mikel IV.a
- Mikel V.a
- Zoe (2. agindaldia) eta Teodora
- Zoe (2. agindaldia) eta Konstantino Monomako
- Konstantino Monomako (bakarrik)
- Teodora
- Mikel VI.a
- Isaak I.a Komneno
- Konstantino X.a Dukas
- Erroman IV.a Diogenes
- Mikel VII.a Dukas eta Androniko, Konstantios eta Konstantino
- Nizeforo III.a Botaniates
- Alexio I.a Komneno
- Joan II.a Komneno eta Alexio Komneno
- Emanuel I.a Komneno
- Alexio II.a Komneno
- Androniko I.a Komneno
- Isaak II.a Angelo
- Alexio III.a Angelo
- Alexio IV.a Angelo
- Nikolas Kanabos, usurpatzailea
- Alexio V.a Dukas
1204–1261
Bizantziar Inperioa
1261–1453
- Mikel VIII.a Paleologo
- Androniko II.a Paleologo eta Mikel IX.a Paleologo
- Androniko III.a Paleologo
- Joan V.a Paleologo
- Joan VI.a Kantakuzeno eta Joan V.a Paleologo eta Mateo Kantakuzeno
- Joan V.a Paleologo
- Androniko IV.a Paleologo
- Joan VII.a Paleologo
- Androniko V.a Paleologo
- Emanuel II.a Paleologo
- Joan VIII.a Paleologo
- Konstantino XI.a Paleologo
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Filipo Arabiarra |
- Datuak: Q1817
- Multimedia: Philippus Arabus / Q1817